Esploratzaile musulmanak
Egia da Mendebaldean ez dagoela bidaiari musulmanei buruzko berri gehiegirik, baina bidaia horiek ezinbestean hartu behar dira kontuan, geografiaren ezagutzari buruzko beren ekarpenak benetan garrantzitsuak baitira. Erlijio islamiarrak berak ere bidaiatzea bultzatzen du, Meka bisitatzera behartzen baitu. Horri merkataritza-izpiritua eta karabana-bideak eransten bazaizkio, agian, mundu islamiarraren mugikortasuna ulertuko dugu.
Bidaiari musulman handiena Ibn Battuta (1304-1369) da. Hogeita bi urterekin abiatu zen lehenengoz eta, guztira, lau bidaia egin zituen Mekara. Bidaia horietan honako lekuak bisitatu zituen: Afrikaren iparraldea, Egipto, Palestina, Siria, Arabia, Meka, Irak, Iran, Afrikako ekialdeko kosta, Egipto, Errusia, Konstantinopla, Afganistan... Indian ia hamar urtez bizi izan zen eta beste hiru urte igaro zituen Maldivak irletan.
Honako lekuetara ere bidaiatu zuen: Ceilan irla, egun Sri Lanka, eta Bengala, Assam, Sumatra, Txina (1347), al-Andalus (1350) eta Mali (1352). Bere bidaiak garraiobide azkar eta seguruak ez zeuden garaian egin zituen. Guztira 120 mila kilometro egin zituzten, bere aitzindari Marko Polo veneziarrak baino hiru aldiz gehiago.
Nabigatzaile musulmanen artean Ibn Maÿid nabarmentzen da. Vasco de Gama (1469-1524) gidatzera behartu zuten, Malindik Afrikako ekialdeko kostaldean, Kalkutaraino, Indiako kostaldearen hego-ekialdean.
Domingo Badía - Aly Bey
Mundu musulmanaren mendebaldeko lehen esploratzaileetako bat Domingo Badía (1767- 1818) espainiarra izan zen. Aly Bey sultan turkiarraren papera hartu zuen eta, hainbat urtetan, Marokotik, Afrika iparraldetik eta Arabiatik bidaiatu zuen, inor bere benetako jatorriaz jabetu gabe.
