Munduaren itzulia: Magallaes - Elkano
- AUDIOA: Magallaesek eta Elkanok bizitako bidaiak
- TEST: Aukeratu erantzun zuzena
- LINK: Kanpo loturak (1)
Fernando de Magallaes (1480-1521) marinel portugaldar bat zen eta bere erreinuaren goraldia Indiaren konkistarekin batera ezagutu zuen. Gaztetatik hainbat espedizio egin zituen: Molucas, Goa eta Malaca; baina, gero, nabigaziotik erretiratu zen, ibilbide berriak aztertzeko. Molucas irletara (Indonesia) iristeko plan bat egin zuen, Ameriketako espainiarren lurraldeetatik barrena. Hegoamerikan Itxaropen Onaren Lurmuturraren antzeko igarobide bat zegoela uste zuen.
IKUS ITZAZU MAGALLAESEK ETA ELKANOK EGINDAKO BIDAIAK
Ideia horrekin joan zen Espainiara eta Carlos I erregearen onarpena lortu zuen. Horrek lau ontzi utzi zituen bere esku eta baita 250 nabigatzaile ere. Horien artean zegoen Juan Sebastian Elkano euskalduna. Espedizioa Sevillatik abiatu zen, 1519ko abuztuaren 10ean, Rio de Janeirorantz.
Amerikako uretara iristean, hegoalderantz jaisten hasi ziren. Plata ibaiaren bokalera iritsi aurretik, hainbat istilu egon ziren tripulazioaren artean, marinel portugaldarraren autoritarismoa zela eta. Gainera, tripulazioak zalantzak zituen bidaiaren arrakastari buruz eta horregatik izan zen matxinada ontzian bertan, baina Magallaesek eutsi egin ahal izan zion Elkanoren laguntzari esker.
Magallaesek Mactán izeneko irlan hil zen 1520. urtean, arrazoi horregatik Elkanok espedizioaren buru bihurtu zen. 1522. urteko maiatzan Elkanok Buena Esperanzako Lurmuturrara jo zuen, eta lau hilabete geroago Sanlúcar de Barramedara iritsi zen Victoria itsasontzian Munduari itzulia ematea izan zen bere ekintza gogoangarriena.
