Esploratzaile portugaldarrak Afrikan eta Indian
Portugalen politika hedatzailea XV. mendearen hasieran sortu zen, Joan I.a erregearekin. Bere aurrekoak Gaztela hartzen saiatu zirenez, eta beste leku batetik hedatzeko ezintasuna zela eta, Joan I.ak eraso politika Afrika iparraldean hasi zuen.
Ceuta (1415) eta egungo Marokoko beste hiri batzuk mendean hartzeak, denbora gutxian Azoreak, Madeira eta Cabo Verde menderatzera eramango zuen politika bati hasiera eman zion. Aurkikuntza eta konkista horiek erregearen semeak gainbegiratu zituen: Enrike infanteak, Nabigatzaileak.
Itsas ibilbide irekiei esker, Lisboa hiri komertzial garrantzitsu bihurtu zen. Bere portuetara Indiako espezieak eta Brasilgo produktuak iristen ziren. Baina XVI. mendearen amaieraz geroztik, merkataritza hori ahultzen hasi zen, ingelesen eta holandarren erasoengatik.
Vasco de Gama nabigatzaileak esploratzaile portugaldar famatuena izan zen, 1498 edo 1499. urtean, errege Manuel Zoriontsuaren enkarguz, Indiako bidea aurkitu zuen Atlantikoa eta Indikoa zeharkatuz. Bidai honen kronika Luis de Camõesi (1524 - 1580) izugarrizko poema epiko bat idaztera eraman zion, Os Lusiadas izenekoa.
Tordesillasko ituna
1498. urtean, portugaldarrek eta espainiarrek India menperatzeagatik liskarrak izan zituztenean, Mundu berria banatzeko akordio bat sinatu zuten, Tordesillasen. Handik aurrera, bi herrialdeen jabetza banatu egin zen, alegiazko meridiano baten bidez. Meridiano hori Cabo Verdeko mendebaldetik 370 legoatara kokatu zen. Horrek, Portugali, egungo Brasil okupatzea ahalbidetu zion. 1500. urtean aurkitu zuten, huts egite baten ondorioz.
