BIDAIAK

Esploratzaile espainiarrak Amerikan

Portugaldarrak, Afrikatik, bide berriak ezagutzen hasi baziren ere, Amerika deskubritu arte ez da benetako interesa piztuko urruneko lurraldeak konkistatzeko. Lehen errenazimenduko Europan, ordurarte ezagutzen zen mundua aldatuko zuen pertsonaia agertu zen. Pertsonaia hori Kristobal Kolon da, genoar jatorriko marinela; Plinio eta Toscanelli irakurri ondoren, lurra biribila dela ondorioztatu zuen.

KOLONEN BIDAIAK IKUSTEKO GEZIETAN SAKATU EZAZU

Kolonek lau bidaia egin zituen eta bidaia horien bidez hasi zen Mundu Berriaren ebanjelizazioa eta zibilizazioa. Ondoren, beste esploratzaile batzuk etorri ziren: Nuñez de Balboa Panamaraino iritsi zen eta, Magallaesek baino urte batzuk lehenago, Ozeano Barea aurkitu zuen; Díaz Solís Uruguayko kostaldera eta Plata ibaiaren bokalera iritsi zen. Bestalde, Americo Verpucio italiarrak eman zuen aurkikuntza horien berri Europan eta, pixkanaka-pixkanaka, hasi ziren jabetzen Kolon ez zela Indiara iritsi, kontinente berri batera baizik. Kontinente hori Amerika izendatu zen, Vespucioren omenez.

Barneraldi horien bidez komunitate indigenak aurkitu zituzten, baina erresistentzia ahula eskaini zieten kolonizatzaileei. Hernán Cortés izan zen zibilizazio autoktono bati aurre egin zion lehena, egungo Mexikon, azteken herria aurkitu zuenean. Cortések, 400 soldadurekin, Tenochtitlán hirira eramango zuen espedizioa hasi zuen, egungo Mexiko DF-ra, eta suntsitu egin zuen. Beste hainbeste gertatu zen Francisco Pizarrorekin, inken inperioan, egungo Peru eta Txile. Azkenik, Pedro de Mendozak Uruguayren eta Argentinaren esplorazioa hasi zuen. Erraza gertatu zitzaion, ez baitzegoen biztanleria autoktonorik.

Lope de Aguirre

Lope de Aguirre, Traidorea, izeneko esploratzaile bat zoratuta hil zen Amazonasen, El Dorado herrialde mitikoa bilatzeagatik. Han amaigabeko aberastasunak zeudela uste zen. Hil aurretik, bere alaba hil zuen, emakume gaizto bihur ez zedin, baita fraide bat ere, bere bekatuak barkatu ez zizkiolako. Bere historia zenbait pelikulatan jaso da: El Dorado, Carlos Saurak zuzendua, edo Aguirre, la cólera de Dios, Werner Herzogena.