Esploratzaile ingelesak Afrikan eta Ozeanian
- AUDIOA: Esplorazio ingeles ezagunenak
Britainia Handiko esploratzaileak eta konkistatzaileak XVIII. eta XIX. mendeetan iritsi ziren ordurarte ezagutzen zen mundu guztira. XVI. mendean, jada, lehen kolonia ingelesa fundatu zen, Jamestownen, eta bere presentzia gero eta indartsuagoa izan zen, Ipar Amerikako Estatu Batuen independentzia arte, 1776ko uztailaren 4an.
Indian ere hedatu ziren, ia herrialde osoa menderatu arte, XIX. mendean. Txinan Hong-Kong fundatu zuten eta bertatik egin zituzten merkataritza-trukeak Ekialde Urrunarekin.
Abenturazale handiena James Cook izan zen. Terra Australis deritzonaren bila abiatuta, Ozeaniako itsasoak zeharkatu zituen eta, hasiera batean, Polinesiako eta Zeelanda Berriko irla asko aurkitu zituen. Azkenik, Australia ekialdean lehorreratu zen. Handik, Gobernu ingelesak, bere mendekotasuna hasi zuen kontinente berrian. Cook, beste hainbat esploratzaileren moduan, bidaia batean hil zen. Kasu honetan Hawaiiko irletan; irla horiek ere berak aurkitu zituen.
Baina esplorazio ingelesak Afrikan izan zuen, geografiaren ezagutzarako itxura abenturazaleena eta interesgarriena. Han izan ziren Mungo Park, ekialdeko munduari Tombuctú hiria erakutsi ziona, Afrika beltzeko merkataritza-zentro garrantzitsua, eta Hugh Clapperton, Afrika iparralde eta erdialdean egindako bidaia eta aurkikuntzak kontatzeko, 1822-1823 urteen artean. Bera hil ondoren 1829an bere egunkaria plazaratu zen.
Inperio britainiarra
Konkista horiei esker, britainiarren Inperioa sendotu egin zen, XIX. mendean, munduko lehen potentzia gisa. Inperio horren azalera planetako azalera osoaren %20 zen, eta britainiar biztanleen %13 soilik bizi zen Erresuma Batuan.
