BIDAIAK

Poloen konkista

Poloen konkista, gure planetako espedizioen azken lan handia izan da. Bere protagonista Roald Amundsen norvegiarra izan zen. Gaztetatik, artikoko esploratzaile bihurtzearekin amesten zuen. Bere nahiak ezagutza zientifikoez eta nabigazio ezagutzez jabetzera eraman zuen, baita fisikoki prestatzera ere, etorkizuneko esplorazioetarako.

Bestetik, Robert Falcon Scott ingelesa zegoen. Esperientzia artikorik ez zuen marinela zen eta bere gobernuak Hego poloko espedizioen buru izateko aukeratu zuen.

Hirugarren protagonista bat ere badago Hego poloaren aurkikuntzan, Ernest Shackleton britainiarra. Hasiera batean espedizio artiko bat egin zuen, Scottekin batera, baina 1909. urtean, poloa konkistatzea erabaki zuen hura gabe. Asko gerturatu zen, baina elikagairik ez zuenez, eta bere gizonak oso ahul zeudenez, itzuli egin ziren.

Bere aurreko kolaboratzailearen espedizio horrek bidaia erabakigarria egitera eraman zuen Scott. Londresen eman zuen horren berri eta Antartidarantz joan zen, 1910ean. Data horren inguruan, Frederick Cook eta Robert Peary estatubatuarrek Hego polora iritsi zirela iragarri zuten. Amundsenek, denbora zeraman harako espedizioa prestatzen, ontziratu ondoren izan zuen horren berri. Asmoa bertan behera utzi aurretik, norabidea aldatu zuten eta Antartidarantz jo.

Amudsen Hego polora iritsitako lehena izan zen. Han, bandera utzi zuen, baita Scottentzako eskutitza ere. Azken hori, bere helburua lortu ez zuelako etsituta, bere espedizioarekin batera hil zen, itzulerako bidaian.