BIDAIAK

Erreportaje didaktikoak

Ibilaldia Alhambran barrena (V)

Ibilaldia Alhambran barrena  (V)

2010/03/12

Generalifea, gure ibilbideko azken geldiunea eta Errege-erregin musulmanek atseden hartzeko erabiltzen zuten jauregia. Eraikuntzak, patioak eta lorategiak hartzen dituen landetxe hau Granadako erakargarritasun turistiko handienetako bat eta arkitektua zibil musulmanaren adibiderik azpimarragarrienetako bat da. Alhambrako inguruetan dago, iparraldean, eta UNESCOk Gizadiaren Ondare izendatu zuen.

Ibilaldia Alhambran barrena (IV)

Ibilaldia Alhambran barrena  (IV)

2010/03/05

Aste honetan Lehoien Jauregia bisitatuko dugu, nazariar artea gailurrera eraman zuen Alhambrako eraikina, alegia. Alhambrak eta nazariar sultangoak bizitako distira handieneko garaiaren ikur arkitektonikoa da Lehoien Jauregia. Bertan, elementu guztiek (ura, argia, apainketa...) armonia handiz egiten dute bat, nazariar artea edertasunaren eta espresioaren gorengo mailan ezarriz.

Ibilaldia Alhambran barrena (III)

Ibilaldia Alhambran barrena (III)

2010/02/26

Gotorlekua eta Karlos V.aren Jauregia atzean utzita, Alhambrako beste eremu batean murgilduko gara: Nazariar Jauregietan. Gortearen funtzio administratiboak eta Granadako Errege-erreginen egoitza hartzen zituzten jauregiek osatzen dute Nazariar Jauregiak. Alhambran sei jauregi eta bi dorre-jauregi egon ziren, baina gaur egun, Mexuar aretoak eta Comares eta Lehoien jauregi-multzoa.

Ibilaldia Alhambran barrena (I)

Ibilaldia Alhambran barrena (I)

2010/02/12

Alhambra Granadako ekialdean, La Sabika mendixkan, Darro eta Genil ibaien arroen artean altxatzen da dotore eta gailen, bere harresi gorrixkaren babesean. Seiehun urtetan baino gehiagotan zehar eraikia, hiria gotorleku militarra, jauregi-hiria, Errege-erregina Katolikoen egoitza eta Granadako Erresumako kapitaintza jenerala izan da, aro horietako bakoitzak hirian barna arrasto baliotsuak eta aberatsak utzi dituela. UNESCOk Gizadiaren Kultura Ondare izendatutako jauregi-hiri andalustar hau bisitatzea nahitaezkoa da turismoa, artea, historia... maite dutenentzat. Hala, arte andalustarraren eta arte musulmanaren altxor preziatuenetakotzat jotzen den monumentu multzo honek ezkutatzen dituen txoko eta eraikin liluragarrienak bisitatuko ditugu, Alhambran nonahi ageri den uraren soinuaz lagunduta.

Ibilaldia Alhambran barrena (II)

Ibilaldia Alhambran barrena  (II)

2010/02/19

Alhambra gotorleku erasoezin bilakatzen zuen harresiak lau ate zituen kanpora: bi iparraldean (Armen eta Aldirien ateak) eta beste bi hegoaldean (Justiziaren eta Zazpi Zoruen ateak). Justiziaren atea da, zalantzarik gabe, guztien artean monumentalena. 1348an altxatu zuten eta ferra-arku erraldoi batez osatutako fatxada ikusgarria du. Ate horren atzealdean Uharken plaza handia zabaltzen da. Bertan, Ardoaren ate ezaguna aurkituko dugu. Alhambrako eraikin zaharrenetakoa da, Mohamed II.aren sultangoan zehar altxatu zuten, nahiz eta bere bi fatxaden dekorazioa beranduagokoa izan.

Copenhague, Danimarkaren muin nagusia

Copenhague, Danimarkaren muin nagusia

2010/01/29

Sjælland uhartean aurkitzen da Copenhague, Danimarkako hiriburua eta hiri garrantzitsuena; 2.673 km2 ditu eta 1.800.000 biztanletik gora. Copenhagueren jatorria XI. mende inguruan dago, havn (portua) zeritzon arrantzale herrixka tiki batean. Denboraren poderioz, merkataritza esparruan, portu honen garrantzia areagotzen hasi zen eta Købmandshavn (dendarien badia) izena hartu zuen; hemendik dator egungo hiriaren izena.

Normandia, gerrako paisaiaz haratago

Normandia, gerrako paisaiaz haratago

2010/01/15

Normandia, Frantziako iparraldean kokaturiko herrialdea da. Bost departamendu biltzen ditu: Calvados, Seine Maritime, Manche, Orne eta Eure; guztiak kostako herriak, azken biak izan ezik. Basoz gainezka dauden mendixkek, haranek eta landek osatzen dute eskualdea, maldaz inguratutako hondartza luzez eta Sena ibaiaren ubide dotoreaz inguratuta. Herrialde honen ondasun monumental ikusgarriak gainera argi uzten du inguru honek duen ospea ez duela soilik II. Mundu Gerran jasan zuen lehorreratzearen ondorioz lortu.

Nairobi, safarien hiriburua

Nairobi, safarien hiriburua

2010/01/08

Nairobi Kenyako hiriburua izateaz gain Afrikako laugarren hiririk handiena da. Enpresa eta erakunde askoren kokalekua, eta era berean, merkataritza eta kultura gune bilakatu da.

Loirako Harana, garai bateko arkitekturaren dotorezia

Loirako Harana, garai bateko arkitekturaren dotorezia

2009/12/31

Frantziako erdialdean kokatzen den Loirako Haranak antzinako herriak, jauregi eta gazteluak batzen ditu izena ematen dion ibaiaren (herrialdeko luzeena) inguruan. Mahastiez, lorez eta mendixkaz jositako berdegune zoragarri honi Frantziako Lorategia deitu izan diote askok. Ezaugarri guzti hauek bilakatu dute haran hau estatu mailako ederrenetakoa.

Lanzarote, sumendi arteko paradisua (II)

Lanzarote, sumendi arteko paradisua (II)

2009/12/18

Lanzaroteko historian garrantzia gehien izan duen pertsonaia da Cesar Manrique (1919-1992), bertako arkitekturaren aita. Margolari, eskultore, arkitekto eta artista bikain honek uharteko paisaia helburu turistiko bihurtzea amestu zuen, txoko bakoitzak izatez zuen izaera eta kultura mantenduz. 60ko hamarkadaren erdialdetik aurrera ekin zion bere proiektua gauzatzeari; batez ere, iparraldeko zenbait leku eraberritu zituen bisitariak jaso zitzaten prestatuz eta hainbat eskultura eginez.

Hurrengoak »»