«« Itzuli
Erreportaje didaktikoak
Palma Mallorcakoa, "Meditarreneoko Perla"







Palma Mallorcakoa Balear Uharteetako hiriburua da. Palmako badian kokatuta dago, Mallorcako uharteko ipar-mendebaldean, Madrildik 544 kilometrora. Palmesano jentilizioarekin ezagutzen diren 383.107 biztanle ditu (2007ko urtarrileko datuak), eta 208,62 kilometro karratuko hedadura. Autonomia-erkidegoko biztanleriaren % 41 bertan bizi da, baita Mallorca uharteko % 54 ere.
2008/07/18
Mallorcarren artean "La Ciutat" bezala ezagutzen den hiria K.a. 122. urtean eratu zuen Quinto Cecilio Metelo erromatarrak Palma izenarekin. Edertasun handia izateaz gain, hainbat puntu erakargarri ditu turistarentzat, besteak beste, Mallorcako uharteko eraikin erlijioso nagusiena den Palma Mallorcako Katedrala bezalako monumentuak.
La Seu ezizenez ezagunagoa den katedralaren obrak 1230ean hasi ziren Aragoiko Erregea zen Jaime I.a Konkistatzailearen eskutik. Hark Madina Mayurqako ?Palma Mallorcakoari arabiarrek eman zioten izena? antzinako meskita handia eraitsi eta Andra Mariari eskainitako katedral handi bat eraiki nahi izan zuen. Lanak 1600eran arte luzatu ziren, eta, ondorioz, XIII. eta XVI. mendeen artean uhartean sustraitu ziren hainbat arkitektura-estiloren sintesia da. Bere fatxadak Begiratokiaren Atea deritzona dauka, itsasoari begira dagoen horman irekia dago eta gotiko flamigero estiloko eskulturak dituena. Proiektu hori Guillem Sagrera arkitektoari dagokio.
Espainiako katedralik garaiena da, Europako katedral gotikorik garaiena eta kontinenteko bigarren katedralik garaiena. Horrez gain, ospe handia du gotikoko arrosa-leiho handienetako bat daukalako, eta hori dela eta "Gotikoko begia" ere deitu izan diote.
Katedralaren barruan Trinitatearen Kapera, Erregeen Kapera (bertan Mallorcako erregeen hilobiak daude) eta barrokoko hainbat lan biltzen dituen Katedraleko Museoa aurki daitezke.
Beste eraikin interesgarri bat Bellver Gaztelua da. Palma hiriko kanpoaldean kokatuta dagoen gotorleku horrek badiaren gaineko ikuspegi ederrak ditu. Estilo gotikoko eraikin hori Europan dagoen oinplano zirkularreko gaztelu bakarra da, eta XIV. mendean altxatu zuten. Gaur egun, Hiriko Historia Museoa hartzen du, eta bere funtsen artean pieza klasikoz osatutako bilduma oso baliotsua dago.
Gazteluekin jarraituz, San Carlosekoa ere aipatuko dugu. dago eta XVII. mendean eraiki zuten Porto Pi izeneko kaian portuan ainguratzen zuten merkataritza-ontziei babesa eskaini asmoz. Hiriko Museo Historiko Militarrak hantxe du kokalekua, eta Erdia Arotik hasi eta XX. mendera arteko gailu beliko eta militarrak daude bertan ikusgai.
Almudainako Jauregia bisitatzea ere ezinbestekoa da. Gaur egungo gaztelua aurretik bertan zegoen alkazar arabiar baten moldaketa da. 1281. urtean hasi ziren eraikitzen Jaime II.aren aginduz, eta XIV. mendeko mallorcar erresuma oparoaren egoitza izan zen haren erregetzapean zein bere ondorengoen (Antso I.aren eta Jaime III.aren) erregetzapeetan. Ondoren, Aragoiko Koroaren eskutara pasatu zen Pedro IV.arekin 1349. urtean. Mausoleoz hornitutako patio arras dotorea dauka, baita kapera gotiko bat ere.Bukatzeko, ez du ahaztuko ezta ere La Lonja deritzon eraikina. Hura ere Guillem Sagrera arkitekto mallorcarraren obra da, eta 1420 eta 1452 urteen artean eraiki zuen. Mediterraneo inguruko gotiko zibilaren adierazle azpimarragarria da. Bere la dorre angeluarrak gaztelu batek dituenaren antzekoak dira, eta almenaz osaturiko koroa batez lotuta daude. Garai hartako salerosleek zuten distira ekonomikoaren erakusgarria da, eta Merkatarien Elkargoaren etxea izan zen. Gaur egun esparru hori erakusketa artistikoak hartzera bideratuta dago, bertan baitago kokatuta Arte Ederren Probintzia Museoa.
(Argazkiak: 1, 2, 3: commons.wikimedia.org; 4, 7: www.illesbalears.es; 5: www.mallorcaquality.com; 6: www.espanolsinfronteras.com)
