BIDAIAK

«« Itzuli

Erreportajeak

Logroņo, Errioxaren bihotza

Logroņo, Errioxaren bihotza
Logroņo, Errioxaren bihotza
Logroņo, Errioxaren bihotza
Logroņo, Errioxaren bihotza
Logroņo, Errioxaren bihotza
Logroņo, Errioxaren bihotza
Logroņo, Errioxaren bihotza

Errioxako Autonomia Erkidegoko hiriburua, Espainiako Estatuko iparraldean kokatzen den hiria da Logroņo, Madrildik 330 kilometrora. Ebro ibaiak zeharkatuta eta itsas mailatik 400 metrora kokatuta, 140.000 biztanlerekin baino gehiagorekin erkidego osoko populazioaren ia erdia hartzen du Logroņok.

2008/10/10

Interes handiko toki asko eskaintzen ditu Logroņok. Alde Zaharrean hiriko lau eraikin erlijiosorik garrantzitsuenak daude. Santa Maria de La Redonda Konkatedrala da guztietan ikusgarriena. Hirigune historikoan bertan kokatua, tenplu hori Logroņoko eraikin nagusietakoa da. Nahiz eta bere jatorria IX. mendekoa izan, konkatedralaren egitura XVI., XVII. eta XVIII. mendeen artean altxatu zen. Eraikinak bost tartetan zatitzen diren hiru nabe ditu. Bere aurrealde ikusgarria da duen elementurik azpimarragarriena, Merkatuaren Plazara begira dagoen hiru gorputzeko erretaula ederra. Albo bietan "dorre bikiak" altxatzen dira, XVIII. mendean eraikitako Errioxako barrokoaren adibide handiak.

Altxor artistiko ugari hartzen ditu konkatedralak barrualdean. Koroan dagoen urrezko aulkiteria, XVII. mendeko erretaula nagusia eta, batez ere, Miguel Angel Buonarrotirena dela uste den olio-pintura bat.

Santa Maria de Palacio Eliza hirigune historikoan dago ere, Mayor eta Ruavieja kaleen artean. XII. eta XIII. mendeen artean altxatuta eta XVI. eta XVIII. mendeen artean zaharberritua, hiriaren irudi ezagunetako bat da. Tenplua hiru nabez eta gurutzaduraz osatzen da, eta azken horren gainean kupula oktogonal bat altxatzen da. Piramide itxurako zinborio gotikoa, "orratza" esaten diotena, da bere elementurik esanguratsuena; XIII. mendean eraikitako koro inperial itxura duen linterna oktogonal bat da.

Santiago Eliza da Alde Zaharrean aurki daitekeen beste tenplu bat. Barriocepo kalean kokatua, XVI. mendean altxatu zuten Erdi Aroko beste baten gainean. Aurrealde barrokoa eta kapitulu-gela geroagokoak dira, XVII. mendekoak. Dorrea oinplano karratukoa da eta bost gorputzetan zatituta dago.

Azkenik, eraikin erlijiosoei amaiera emateko, San Bartolome Eliza nabarmendu beharra dago. XIII. mendean eraikia, hiria defendatzeko sistema harresituaren baitan zegoen. Oinplano basilikala, hiru nabe eta burualde erromanikoa ditu. XIII. mendeko aurrealde ikusgarria nabarmentzen da, erkidegoan dagoen eskultura gotikoaren adibiderik onenetakotzat jotzen dena.

Eraikin zibilei dagokienez, Errioxako Parlamentua nagusienetako bat da. Egia esan, hirigune historikoko Portales kalean kokatzen den XIV. mendeko eraikin hori La Merced komentu zaharra da. Eraikina hainbatetan zaharberritua izan da Parlamentuaren egoitza hartu arte. Bere XVII. mendeko aurrealde barrokoa da elementurik ikusgarriena.

Errioxako Museoa bisitatzea merezi duen beste leku bat da. XVIII. mendean eraikita dagoen jauregi barroko horrek lau angeluko oinplano irregularra du eta hiru solairutan banatzen da. Chapiteles Jauregia, Portales kalean kokatua, Udalaren egoitza izan zen 100 urtez baino gehiagoz, 1865etik 1980ra arte. Egungo udaletxea eraikitzerakoan Kultura Kontseilaritzaren egoitza bihurtu zen.

Logroņoko Udaletxea, Avenida de la Paz kalean, 1976. urtean hasi ziren eraikitzen, eta 1980.ean inauguratu zuten. Triangelu itxura duten eta bateratuta dauden bi eraikuntzaz osatzen den eraikina da. Aurrean plaza handi bat du eta atzealdean, berriz, txikiagoa (auditoriuma). Rafael Moneo arkitekto espainiarraren lana den eraikin hori hiriburuko berezienetakoa da zalantzarik gabe.

Harrizko Zubia hirian Ebro ibaia zeharkatzen duten lau zubietako bat da. 198 metroko luzera du eta zilindro-itxurako zazpi zutabez osatzen da. 1882. eta 1884. urteen artean altxatutako eraikuntza hori bisitatzea ezinbestekoa da.

(Argazkiak: 3, 4: Flickr.com; 1, 2, 5, 6, 7 Wikipedia)