BIDAIAK

«« Itzuli

Erreportajeak

Tossa de Mar, herri harresitua

Tossa de Mar, herri harresitua
Tossa de Mar, herri harresitua
Tossa de Mar, herri harresitua
Tossa de Mar, herri harresitua
Tossa de Mar, herri harresitua
Tossa de Mar, herri harresitua
Tossa de Mar, herri harresitua
Tossa de Mar, herri harresitua

Gironako kostaldean kokatua, Bartzelonako hiriaren eta Frantziako mugaren erdibidean, historia handia duen garai bateko arrantzaleen herria da Tossa de Mar eta duela mende erditik Costa Bravako helmuga turistiko ezagunenetako bat bilakatu dena. Udalerri txikia da, baina aldi berean gune oso turistikoa, eta gutxi gorabehera 7.000 biztanlez dago osatua.

2008/11/28

La Selvako eskualdearen berrutian dago, eta bertako paisaia ikusgarriari eta hondartza eta ur gardenez beteriko kala ezberdinei esker, Mediterraneo Itsasoaren ertzean dagoen zonalde ederrenetako bat bilakatu da. Itsasotik mendira, inguru paregabeetatik mendi ibiliak egiteko aukera eskaintzen du, eta bertan Macizo de Cadiretes ezagutu daiteke. Gironako herrialdearen itsasertzean dagoen natur gunea da, granitozko geologia duen lursail menditsua, hain zuzen ere.

Vila Vella edo hiri zaharra deritzona da kostaldeko lehendabiziko herri honen erakarpen nagusia. Hondartzatik bertatik ikus daiteke hiriaren multzo harresitua. Bainatzen zauden bitartean, hiriaren historiari eta bertako ezaugarri erromatarrei erreparatzeko aukera ematen duen munduko txoko bakarrenetakoa da Tossa de Mar.

Itsasoaren alboan daude bai herria eta baita gaztelua ere. Gotorlekua 1387an sortu zuten abad Ramon Dezcatlarren eskutik eta itsasaldeko herri horren babeserako balio izan zuen. Hori dela eta, XII. mendeko harresiz dago inguratua. Hasiera batean bost dorrez osatua bazegoen ere, gaur egun hiru besterik ez daude bere horretan: Omenaldiaren dorrea, Sarrera Dorrea eta Jonas dorrea. Behin hiriko alde zaharrean barrena, edertasuna nagusi izango da. Harriztaturiko kaleetatik, antzinako etxeetatik eta kolore biziko lorontzietan zehar ibiliko dira bertaratzen direnak.

Tossako Faroa solairu laukizuzeneko eraikuntza batez dago osatua eta erdian, dorrea du, uraren mailatik 70 metrotara, Cabo de Tossako mailarik gorenean kokatua. 1919an inauguratu zuten Calellako eta Palomoseko faroen artean zegoen argirik gabeko zonaldea argiztatzeko helburuarekin.

Hiri zaharrean, Vila Vellan, hain justu, XV. mende hasieran eraiki eta XIX. mendean deuseztatu zen església de San Vincent eliza gotikoa da gehien erakartzen duen gunea. XIV. mendean eraiki zuten Gobernadorearen Etxean, egun Tossa de Marreko Udal Museoa dago, 1935. urtean ateak zabaldu zituena. Kataluniako lehendabiziko Museo Modernoa dela esan ohi da. Horrek vil-la romana dels Ametllers mosaikoa hartzen du eta Turissa bere inskripzioak erromatarrez, Tossa de Mar esan nahi du.

Bisitatu daitekeen beste tokietako bat da Sa Rierako parkea, herriaren erdigunetik ia kilometro batera dagoen hiri lorategia, hain zuzen ere. Bertan, bai natur gune ezberdinez, mota askotariko basoez, eta baita zonalde bustiez ere gozatzeko parada dago, eta leku nabarmenena ur erregeneratuz betetako urmael bat da, barnean mota ezberdinetako animaliak eta loreak gordetzen dituen putzua, alegia.

Tossa de Mar Costa Bravan lehentasuna duen zonaldeetako bat da. Urre koloreko harea eta jarduera nautikoak dira inguru horietako hondartzen ondare nagusiak eta hori dela eta, oporrak igarotzeko leku ezin hobea da. Tenperatura leunek eta paisaia aberatsek ekintza ugari egiteko aukera eskaintzen dute, betiere naturarekin harremanetan. Berton aurkituko ditugu Playa de Gran eta Santa Maria de Llorel hondartzak eta Kala Pola deritzona. Azken hori aldendurik dagoen kala txiki bat da, eta bertara joateko itsasontzi txikietan txangoak egiten dituzte, eta bidaian zehar hondoko itsasoa eta inguruko kalak mirestu daitezke.

Arrantza eta kortxoaren industria dira XX. mende hasieran boom turistikoari ateak ireki zizkioten sektore ekonomiko tradizionalak. Hiriko egitura aldatu egin zen hotel ugariren eraikuntzarekin eta eraikin modernoekin, baina betiere bere altxor preziatuena errespetatuz, bertako paisaia. Zalantzarik gabe tradizio eta ohitura aberatsez gozatzeko Kataluniako herri bakarrenetarikoa da Tossa de Mar.

(Argazkiak: www.deplayas.com)