Bidaiak
Erreportajeak
Ribadesella, bitan zatitutako hiria (I)
Ribadesella udalerri asturiarra Sella ibaiaren ahoak bitan banatzen du. Uraren gainean jalgitzen den zubiaren ertz bakoitzean hiri berberak elkarren artean erabat ezberdinak diren bi aurpegi erakusten dizkio bisitariari. Hauetako bakoitza aparte bisitatzea da oraingoan dakarkizuegun proposamena; horrela, bi plan ezberdin izateaz gain, hiriko sekretu guztiak ezagutu eta gozatzeko aukerak areagotuko ditugu. Hiriaren ekialdeko partean barneratuko gara aste honetan. Gune honek Alde Zaharra eta hiriko Kale Nagusia biltzen ditu; azken honetan daude aisialdi gune eta erosketarako kalerik nagusienak. Alde Zaharra oinezkoentzat prestatua dago eta Atalayako parketik Portiellu auzorarte hedatzen da. Hauxe da ziurrenik hiriaren arrantzale izaera ongien mantentzen jakin duen auzoetako bat.
Erreportaje didaktikoak
San Vicente de la Barquera, paradisu naturala
Kantabriako mendebaldeko kostaldean kokatuta, Espainiako Estatuko iparraldean, Oyambre Parke Naturalean kokatzen den udalerri txiki bat da San Vicente de la Barquera. 45 kilometro koadroko azaleran hedatuta, 4.500 biztanle baino gehiago hartzen dituen enklabe txiki honek bere ingurune natural ikusgarriaren edertasuna eta bere ondare arkitektonikoaren aberastasuna uztartzen ditu.
Bazenekien..
muskulu onak izateagatik kartzelaratu zaitzaketela Suedian
Hemendik aurrera, Suediako kulturistek kontu handia izan beharko dute, norbanako bat bere muskuluengatik atxilotua izan zela dioen albistea argitaratu baitute. Polizia suediar batek oinezko bat droga ilegalak kontsumitzen zituela susmatu zuen, baina harrigarriena da salaketa intuizioan oinarrituta egin zuela. Tomislav Boduljakek (27 urte) ukatu egin zuen legez kanpoko sustantziak kontsumitzen zituela, baina agentea mesfidati agertu zen. Gauzak horrela, atxilotzeaz gain, gernu proba bat egitera behartu zuten. Emaitzek arrazoia eman zioten Boduljaki, ez baitzuen esteroiderik hartu. Nahiz eta atxilotuak kexa ofizial bat aurkeztu duen, agintariek ez diote agenteari ezer leporatu.
Ibilbideak Euskal Herrian
Dulantzi, egun pasa erlijio giroan
Arabako Lautadaren baitan, Gasteiztik 14 km-ra, Dulantzi udalerriarekin topo egingo dugu. 2000 biztanle inguru dituen herri honetan bere horretan mantentzen dira oraindik ere egungo eraikin modernoekin bizirauten duten antzinako hainbat eraikuntza. Aste honetan denboran atzera egingo dugu eta antzinaro hartako historia eta arkitekturaren edertasunaz gozatzeko aukera izango dugu herri eder honetan barrena.
Munduko lurraldeak irudietan
Jamaikako kostaldea
Jamaikan hondartzak ezin ederragoak dira. Beti da erakargarri Karibeko kostalde mugagabean galtzea.
Gehiago »»
Kanaria Handia
Kanaria Handiak biziki harritu ohi ditu bisitariak, besteak beste, bertako paisaiaren aniztasun ikaragarria lagun. Uharte honek, kanariar artxipelagoko borobilena, oso natura aberatsa du; pentsatu ere ezin daiteke han aurkitu daitekeen guztia.
Xel-Ha eta Xcaret, naturaren paradisua
Xel-Ha eta Xcaret Mexikoko erakargarri natural aipagarrienak dira. Bertan bat egiten dute Karibeko naturaren osagarri aberatsenek: itsaso eder eta oihan tropikal oparoek.
Cerro Chapelco, abentura Argentinan
Cerro Chapelco, Argentinako Patagonian, leku ezin hobea da neguan elurrarekin gozatzeko eta uda partean jolas-parke natural bezala. Abentura eta kirola maite dutenentzat jomuga aproposa.
Reggae Jamaikan
Bob Marley entzun eta berehala etortzen da gogora reggae musika eta, nola ez, Jamaika. 60ko hamarkadan sortu zen The Wailers talde entzutetsua eta Bob Marley buru zutela arrakasta handia izan zuten.
Dublin, ohiturak eta modernitatea
Dublin, Irlandako hiriburua izateaz gainera, herrialdeko hiri handiena eta kosmopolitena ere bada. Bizileku erakargarria da oso; georgiar estiloko hainbat eraikin eder ditu, literatur historia oparoa eta pub erosoak nonahi.
Safaria Kenyan, Afrika basatian barrena
Safaria hitza Kenyan bertan sortu zen: bidaia esan nahi du, gure kasuan Afrikaren bihotzera egingo dugun bidaia basatia. 59 parke nazional daude Kenyan, aukera zabala beraz. Errinozeronte, lehoi, antilope, zebra, jirafa, krokodilo eta hipopotamoak nonahi aurkituko ditugu.
Capoeira, borroka, dantza eta kirola
Afrikako hainbat dantza eta animalien mugimenduetan oinarritutako Capoeira, hainbat osagarri etnikok ekarritako emaitza da. Brasilen Capoeira praktikatzen dutenen akrobaziez gozatzeko aukera paregabea dago.
Viena, hiriburu monumentala
Viena hiria antzinako erromatarren gotorleku baten gainean dago altxatuta. Hiri hau Europako kultur gunerik garrantzitsuenetarikoa da, 2.000 urtetik gorako historia baitu.
Hotelito Desconocido, luxu mexikarra
Costa Alegre Jalisco estatuaren hegoaldean dago Hotelito Desconocido. Hotel honetan garbi gelditzen da ekologia ez dagoela diseinuarekin lehian.
Copacabana
Rio de Janeiron pentsatzearekin batera, Copacabana hondartza datorkigu gogora. Hareatza mitiko honek mundu guztiko turistak erakartzen ditu, bere ospeak muga guztiak gainditu baititu.
Harlem, afroamerikar kultura
Manhattaneko auzoa da Harlem, New Yorkeko kultur eta bizimodu afroamerikarraren bihotza.
Jalisco, Pazifikorik basatiena
Puerto Vallartara derrigorrez bisitatu beharreko lekua da. Munduko hiririk lagunkoiena dela diote askok, baina gehientsuenek jakingo ez dutena zera da: zinemari esker egin zela ezagun munduan barrena.
Paris, argiaren hiria
Ez da erraza Paris erabat deskubritzea, hemen guztiak merezi baitu bisitatzea: Notre Dame, Champs Elysees, Eiffel Dorrea, Louvre, Pompidou Zentroa, Moulin Rouge...
Buenos Aires, antzerkia eta are gehiago
Buenos Aireseko aurpegirik alaiena ezagutuko dugu. Antzerkiak, tabernak eta nola ez, tangoa. Ezinezkoa da tangoa alde batera uztea, Carlos Gardel izeneko kalea duen hiri honetan.
Fare Nanaó Hotela, Tahitíko arboletan lo egitea
Tahitiren hegoaldean uharteaz gozatzeko aukera ematen du Fare Nanao hotelak, bertako gelak egurrezko etxeak dira eta horietako batzuk zuhaitzen gainean daude eraikita.
Grezia, Mediterraneoko estiloa
Mendebaldeko zibilizazioaren sorlekua da Grezia. Atenas hiriburua gailentzen den eremu kontinentalaz gain, makina bat uharte ditu herrialdek. Bakoitza bere nortasun propioarekin, eta guztietan, Olinpoko Jainkoak bezala sentituko da bidaiaria.
Groenlandia, izotzezko uhartea
Groenlandia zotzezko uhartea da. Erik Gorria bikingoak berak ipini omen zion izena. Giroa ikaragarri hotza bada ere, merezi du bertaraino joan eta bizilagunen antzinako ohituretan murgiltzea.
Azore uharteak, uharte magikoak
Bederatzi uhartek osaturiko multzoa dira Azoreak, horietako handiena San Miguel da. Irla hauek jatorri bolkanikoa dute, horren adierazgarri da Pico sumendia, Portugaleko mendirik garaiena.
Miami, ikuskizun-hiria
Miami hiri multikulturala da, tropikala, musikala eta beste hamaika gauza gehiago. Floridako (AEB) estatuko hirigune eta gune ekonomiko handienetik ibilbidea egingo dugu.
Granada, xarma handiko probintzia
Klima, paisaia eta erakargarriz josita dagoenez, Granada kontinente txiki turistikoa dela esaten dute askok. Probintzia osoan zehar makina bat aukera dago beti prest, edozein urtarotan etorrita ere.
Hurrengoak »»


Bideoa ikusi