BIDAIAK

Bidaiak

Erreportajeak

Tossa de Mar, herri harresitua

Tossa de Mar, herri harresitua

Gironako kostaldean kokatua, Bartzelonako hiriaren eta Frantziako mugaren erdibidean, historia handia duen garai bateko arrantzaleen herria da Tossa de Mar eta duela mende erditik Costa Bravako helmuga turistiko ezagunenetako bat bilakatu dena. Udalerri txikia da, baina aldi berean gune oso turistikoa, eta gutxi gorabehera 7.000 biztanlez dago osatua.

Erreportaje gehiago »»

Erreportaje didaktikoak

Almendralejo, Extremadurako hiria (II)

Almendralejo, Extremadurako hiria (II)

Iragan astean Almendralejoko txoko interesgarri batzuk ezagutu genituen, eta, oraingoan, hirian dauden beste hainbat toki interesgarri bisitatuko ditugu; San Antonio eta Santa Klara komentuak, Osilo Kondeen Jauregia edota Carolina Coronado Antzokia, besteak beste.

Erreportaje didaktiko gehiago »»

Bazenekien..

Ukrainako baserritar bati domina ezarri diotela, musikaren bidez, bere behien ekoizpena handitu duelako

Jarkov eskualde ukrainarreko baserritar bati Ukraniako heroia titulua eman diote bere behien ekoizpena handitzeagatik. Heroi nazional berriak, Ivan Gulik, orain dela lau urte lortu zuen ospea, behiei musika jartzen hasi zelako. Behiek egun guztian zehar entzuten dute musika eta horri esker, animalia bakoitzaren eguneko esne produkzioak batez besteko hiru litro ugaritzengora egin zuelako. Hainbat musika generokin esperimentatu du baserritarrak, klasikotik musika herrikoiraino. Baina behiek Beethovenen eta Mozarten konposizioak nahiago dituztela dirudi. Estatuko beste baserritar batzuek praktikan jarri dute jada Gulin esperientzia arrakastatsua.

 

Ibilbideak Euskal Herrian

Tossa de Mar, herri harresitua

Tossa de Mar, herri harresitua

Gironako kostaldean kokatua, Bartzelonako hiriaren eta Frantziako mugaren erdibidean, historia handia duen garai bateko arrantzaleen herria da Tossa de Mar eta duela mende erditik Costa Bravako helmuga turistiko ezagunenetako bat bilakatu dena. Udalerri txikia da, baina aldi berean gune oso turistikoa, eta gutxi gorabehera 7.000 biztanlez dago osatua.

Ibilbide gehiago »»

Munduko lurraldeak irudietan

Korsika

Korsika

Korsika Mediterraneoko uharte frantziarra da. 1.000 kilometrotatik gorako kostaldearekin, uhartea naturaren paradisua da.

Gehiago »»

 

Port Louis, hiri kultur-anitza

Port Louis, hiri kultur-anitza

Maurizio uhartea arraza askotariko erakusleiho bikaina da eta Port Louis da bere hiriburua. Kontrastez beteriko hiri xarmangarri horretan, indiar, txinatar, afrikar eta europar etorkinen ondorengoak elkarrekin bizi dira. Hiriburua izateaz gain, Port Louis, Maurizioko hiri handiena eta portu garrantzitsuena ere bada eta bere izena Frantziako Luis XV. erregeari zor dio, izan ere, frantziarrek fundatu baitzuten 1736an.

Puerto Vallarta, zinerako moduko lekuak

Puerto Vallarta, zinerako moduko lekuak

Puerto Vallarta inguruko paraje ikusgarriak behin baino gehiagotan ikusi ahal izan ditugu pantaila handian. Hirian filmatutako lehenengo pelikula John Houstonek zuzendutako Iguanaren gaua izan zen 1974.urtean. Ordutik aurrera, Jalisko estatuko hiri liluragarri horretan makina bat pelikula ekoiztu dira, esate baterako, Arnold Shwarzenegger protagonista duen Harrapari zientzia-fikziozko filma.

Rio de Janeiro, inauteririk ospetsuenak

Rio de Janeiro, inauteririk ospetsuenak

Ospe handia dute mundu osoan Rio de Janeiroko inauteriak. Hirian sei milioi lagun bizi dira eta guzti-guztiak inauteriak noiz iritsiko desiratzen egoten dira. Jai handi honetako protagonistak, dudarik gabe, sanbodromoa kolorez janzten duten sanba eskolak dira. Desfiletan parte hartzen duten eskola hauetako kide asko faveletan bizi dira, karioken inauteriak ez baitu gizarte mailarik bereizten.

Tunisia, Turkia eta Dubai, sabel-dantzaren erritmoan

Tunisia, Turkia eta Dubai, sabel-dantzaren erritmoan

Ekialdeko dantza edota sabel-dantza mendeetan zizelkatu ditu planeta guztiko hainbat emakumeren gorputzak. Dantza sentsual hau munduko zaharrenetariko omen da eta bere jatorri zehatza ez dago batere argi. Gehienen ustean antzinako Egipton sortu zen eta horrenbestez, arabiar herriak zabaldu zuen sabel-dantza munduan barrena.

Urpekaritza, itsas hondorik ederrenak

Urpekaritza, itsas hondorik ederrenak

Dauden kiroletatik liluragarrienetako bat da urpekaritza. Diru gutxigatik ur azpian ezkutaturik dauden kolore bizietako arrainak, korala eta azken batean, mundu berri bat ezagutzeko parada ematen du. Itsas hondoen edertasunaz gozatzeko, Indiako Ozeanoko Maldivak edota Atlantikoko Cabo Verde leku ezin hobeak dira.

Warner Bros Park, zinearen inguruko parkea

Warner Bros Park, zinearen inguruko parkea

Madrildik Hollywoodera bidaiatuko dugu ordu erdi batean, Espainiako hiriburutik oso hurbil dagoen Warner Bros Parkera. Hollywood eta Warner Broseko giro eta lilura islatzen dituen zinearen inguruko jolas parkea da . Bertan, marrazki bizidunetako pertsonaia ezagunak eta western pelikuletako cowboyekin egingo dugu topo. Gainera, zine munduko izar bilakatzea amesten baduzu, benetako kastin batean parte hartzeko aukera ere izango duzu. Warner Brosen zirrara eta algarak ziurtatuta daude.

Vall Thorens, Europako eski estaziorik garaiena

Vall Thorens, Europako eski estaziorik garaiena

Vall Thorens eski zaleen paradisuetako bat da. Europako txoko honetan eski denboraldia izugarri luzea da eta maiatzean edota baita uda partean ere eskiatu daiteke. Vall Thorensen sekretua honako da: 2300 metroko altueran dago eta hiru glaziarrek inguratzen dute. Alpeetako estazio hau, hortaz, Europako garaiena da eta bere seiehun kilometro eskiagarriekin, bertan, dena da posible.

Costa Alegre, deskubritzeko dagoen Mexiko

Costa Alegre, deskubritzeko dagoen Mexiko

Costa Alegre Mexikoren eskualdeetatik gutxien ezagutzen dena eta gutxien ustiatuena da, egunero-egunero aldizkarietan ateratzen ez den, eta ondorioz hainbeste turista erakartzen ez dituen Mexikoko bazterra. Bere izenak esaten duenez, eremu honetan animoa piztu egingo zaizkie bisitariei, Costa Alegreko hondartzak luxuzkoak baitira.

Maurizio, arraza, kultura eta erligio ezberdinen arragoa

Maurizio, arraza, kultura eta erligio ezberdinen arragoa

Maurizio uhartearen aurpegi ezkutua ezagutuko dugu gaur. Eztei bidaiak pasatzeko hondartza eta hotel bikainez beteriko uharte liluragarriaren irudi tradizionaletik pixka bat aldendu eta Maurizioko altxorrik preziatuena ezagutuko dugu: bertako jendea.

Playa del Carmen, eguzkia, itsasoa eta atsedena Mexikon

Playa del Carmen, eguzkia, itsasoa eta atsedena Mexikon

Orain urte gutxira arte Playa del Carmen arrantzaleen herrixka bare bat baino ez zen. Karibe mexikarreko herri txiki honetako biztanleek telefonorik ere ez zuten eta naturarekin bat bizitzeak dakarren askatasun eta lasaitasuna bidelagun zituzten euren bizitzetan. Garai hartan Playa del Carmen ez zuten bidaiari askok ezagutzen, baina, askotan gertatzen den legez, paradisu hau famatu egin ahala gehiago etortzen hasi ziren, baina hazkuntza hori ez zen gehiegizkoa izan eta, beraz, herriak oraindik bere xarma mantentzen du.

Palma, eguzkia eta hondartzak baino zerbait gehiago

Palma, eguzkia eta hondartzak baino zerbait gehiago

Mallorcako hiriburua, Palma, oso leku estimatua izan zen antzina: erromatarrak, arabiarrak eta pirata berebereak ere hiri honen atzetik ibili ziren. Gaur egun ere jende asko joaten da bertara. Antzinako elizak, jauregi ederrak eta etxe dotoreak iragan oparoaren ezaugarri dira.

Loro Parque, natura bizia

Loro Parque, natura bizia

Loro Parque Tenerifeko iparraldean dagoen parke tematiko bat da eta urteko egun guztietan dago zabalik. Izenak erakusten duen bezala, Loro parkea bere hegaztiengatik da ezaguna eta bertan loroen munduko erakusketa handiena dago. Baina, hegaztiak ez ezik beste animalia eta landare espezie batzuk ere aurkitu ditzakegu bertan, hala nola tigreak, gorilak, dortokak, marrazoak...

La Palma, hondartza paregabeen eskaintza

La Palma, hondartza paregabeen eskaintza

La Palma uharte desberdina da, Kanarietako gainontzeko uharteekin zerikusirik ez duen irla da. Natura aberastasun handiko uhartea izanik, Isla Bonita edota Isla Verde ere deitu izan dute. Roque de los Muchachoseko behategi astrofisikoa eta Taburienteko galdara ditu turismorako erakargarri nagusiak. Baina, horrez gain, uharte eder honetan hainbat hondartza paregabe ere badaude.

Korsika, oinezkoen paradisua

Korsika, oinezkoen paradisua

Korsikaren muina eta bihotza ezagutzeko erakargarriak ugari dira. Naturaren ikuspegitik leku aparta da, bai atsedenerako, edo kirolean jarduteko. Kirola eginez, gainera, uhartea ederki ezagutu daiteke.

Kitesurfa Brasilen eta Kenyan

Kitesurfa Brasilen eta Kenyan

Kitesurf, flysurf edota kiteboarding, hiru izen hauetako edozein egoki da muturreko kirol deitzen direnetan azken eromena izendatzeko. Uretako eskiaren eta parapentearen artekoa den kirol honetan jarduteko lekurik aproposenak bisitatuko ditugu: Brasil eta Kenya.

La Laguna eta Santa Cruz Tenerifekoa: bere historia ezagutuz

La Laguna eta Santa Cruz Tenerifekoa: bere historia ezagutuz

Kanariar Uharteak era askotan izendatu dira historian zehar, baina deitzeko modu horien artean aproposena aukeratzekotan, Islas Afortunadas, Zorioneko Uharteak, aipatuko genuke. Artxipelagoak eguzkia ugari du, historia, edertasuna. Gainera, eraikin historiko oso interesgarriak daude bere herrietan eta hirietan. Oraingoan, La Lagunako eta Santa Cruz Tenerifeko eraikuntza historikoak ezagutuko ditugu.

Kanaria Handia

Kanaria Handia

Kanaria Handiak biziki harritu ohi ditu bisitariak, besteak beste, bertako paisaiaren aniztasun ikaragarria lagun. Uharte honek, kanariar artxipelagoko borobilena, oso natura aberatsa du; pentsatu ere ezin daiteke han aurkitu daitekeen guztia.

Xel-Ha eta Xcaret, naturaren paradisua

Xel-Ha eta Xcaret, naturaren paradisua

Xel-Ha eta Xcaret Mexikoko erakargarri natural aipagarrienak dira. Bertan bat egiten dute Karibeko naturaren osagarri aberatsenek: itsaso eder eta oihan tropikal oparoek.

Cerro Chapelco, abentura Argentinan

Cerro Chapelco, abentura Argentinan

Cerro Chapelco, Argentinako Patagonian, leku ezin hobea da neguan elurrarekin gozatzeko eta uda partean jolas-parke natural bezala. Abentura eta kirola maite dutenentzat jomuga aproposa.

Reggae Jamaikan

Reggae Jamaikan

Bob Marley entzun eta berehala etortzen da gogora reggae musika eta, nola ez, Jamaika. 60ko hamarkadan sortu zen The Wailers talde entzutetsua eta Bob Marley buru zutela arrakasta handia izan zuten.

Hurrengoak »»