Ibilbideak Euskal Herrian
Tossa de Mar, herri harresitua
2008/11/28
Gironako kostaldean kokatua, Bartzelonako hiriaren eta Frantziako mugaren erdibidean, historia handia duen garai bateko arrantzaleen herria da Tossa de Mar eta duela mende erditik Costa Bravako helmuga turistiko ezagunenetako bat bilakatu dena. Udalerri txikia da, baina aldi berean gune oso turistikoa, eta gutxi gorabehera 7.000 biztanlez dago osatua.
Zarautzetik Getariara mahasti artean
2008/11/28
Aste honetan proposatzen dizuegun ibilaldian aski ezagunak diren Gipuzkoako kostaldeko bi udalerri lotzeko aukera izango dugu Zarautz eta Getaria. Txakolin mahastiz inguratutako nekazal gune batean zehar burutuko dugun ibilbide hau hainbat eta hainbat zarauztarrek maiz egiten badute ere, bisitari askorentzat ezezaguna izan ohi da.
Ibilbidea Alonsotegin barrena
2008/11/21
Aste honetan Bizkaiko herri menditsuenetako batean barneratuko gara. Bilbotik soilik 8 kilometroetara dago Alonsotegi. Bere hedaduraren ehuneko 95a mendia da, hori dela eta, Bizkaiko herrien artean menditsuenetakoa da. Herriak ondorengo udalerriekin egiten du muga: Bilbao, Barakaldo, Arrigorriaga, Arrankudiaga, Okondo eta Gueñes.
Ibilbidea Abanton barrena
2008/11/05
Abanto ezagutuko dugu aste honetan, Bizkaian, Bilbotik 19 kilometrora, kokatzen den udalerria. Meatzaritzako iragan sendoa duen herri honek 9.000 biztanle baino gehiago hartzen ditu 18 kilometro koadroko azaleran. Zierbena iparraldean, Santurtzi ipar-ekialdean, Ortuella ekialdean, Galdames hegoaldean eta Muskiz mendebaldean mugakide ditu Abantok.
Ibilaldia Turtziozen barrena
2008/10/31
Aste honetan Turtzioz ezagutuko dugu, Enkarterri (Bizkaia) iparraldean kokatutako harana. 30 kilometro koadro baino gehiagoko azalerarekin, Guriezo (Kantabria) iparraldean, Villaverde ibarra (Kantabria) hegoaldean, Castro Urdiales (Kantabria) eta Artzentales (Bizkaia) ekialdean eta Karrantza (Bizkaia) mendebaldean, dira Turtziozen mugakideak.
Ibilaldia Villabonan barrena
2008/10/17
Villabona Tolosaldea (Gipuzkoa) eskualdeko herri bat da, Oria ibaiaren ibarrean, Donostiatik 20 kilometro ingurura. 5.700 biztanle ingururekin, 17,8 kilometro koadroko azaleran hedatzen da, eta Aduna, Zizurkil, Asteasu, Irura eta Andoain mugakide ditu.
Ibilaldia Artzentalesen barrena
2008/10/03
Artzentales ezagutuko dugu aste honetan, Bizkaiko udalerria, Enkarterri eskualdeko erdialdean kokatuta. 36,91 kilometro koadroko azalerarekin, Artzentalesek Turtzioz eta Castro iparraldean, Sopuerta ekialdean, Balmaseda eta Mena Harana hegoaldean eta Villaverde Turtzioz eta Turtzioz mendebaldean ditu mugakide.
Ibilaldia Sopuertan barrena (II)
2008/09/26
Iragan astean Sopuertako hainbat txoko ezagutu genituen. Avellaneda, Bezi eta Baluga auzoetan barrena ibili ostean, aste honetan udalerrian ezkutatzen diren interes handiko beste toki batzuetara joko dugu.
Ibilaldia Sopuertan barrena (I)
2008/09/19
Sopuerta ezagutuko dugu aste honetan, Enkarterri iparraldean kokatutako udalerria, Bizkaiko mendebaldeko muturrean. Bere 42 kilometro koadro baino gehiagoko azaleran erliebe oso maldatsua du udalerriak. Hainbat mendilerroz inguratuta, Muskiz eta Castro Urdiales (Kantabria) iparraldean; Galdames, Gueñes eta Zalla ekialdean; Artzentales eta Balmaseda mendebaldean eta Zalla eta Balmaseda hegoaldean ditu mugakide Sopuertak.
Dulantzi, egun pasa erlijio giroan
2008/08/29
Arabako Lautadaren baitan, Gasteiztik 14 km-ra, Dulantzi udalerriarekin topo egingo dugu. 2000 biztanle inguru dituen herri honetan bere horretan mantentzen dira oraindik ere egungo eraikin modernoekin bizirauten duten antzinako hainbat eraikuntza. Aste honetan denboran atzera egingo dugu eta antzinaro hartako historia eta arkitekturaren edertasunaz gozatzeko aukera izango dugu herri eder honetan barrena.
Hurrengoak »»

