«« Itzuli
Bidaiak
Port Louis, hiri kultur-anitza
Maurizio uhartea arraza askotariko erakusleiho bikaina da eta Port Louis da bere hiriburua. Kontrastez beteriko hiri xarmangarri horretan, indiar, txinatar, afrikar eta europar etorkinen ondorengoak elkarrekin bizi dira. Hiriburua izateaz gain, Port Louis, Maurizioko hiri handiena eta portu garrantzitsuena ere bada eta bere izena Frantziako Luis XV. erregeari zor dio, izan ere, frantziarrek fundatu baitzuten 1736an.
