«« Itzuli
Bidaiak
Tunisia, Turkia eta Dubai, sabel-dantzaren erritmoan
Ekialdeko dantza edota sabel-dantza mendeetan zizelkatu ditu planeta guztiko hainbat emakumeren gorputzak. Dantza sentsual hau munduko zaharrenetariko omen da eta bere jatorri zehatza ez dago batere argi. Gehienen ustean antzinako Egipton sortu zen eta horrenbestez, arabiar herriak zabaldu zuen sabel-dantza munduan barrena.
