BIDAIAK

«« Itzuli

Ibilbideak Euskal Herrian

Ibilaldia Irunberrin barrena

Ibilaldia Irunberrin barrena
Ibilaldia Irunberrin barrena
Ibilaldia Irunberrin barrena
Ibilaldia Irunberrin barrena
Ibilaldia Irunberrin barrena
Ibilaldia Irunberrin barrena
Ibilaldia Irunberrin barrena

Nafarroako Foru Erkidegoko hiribildu bat da Irunberri, Irunberri-Agoitz Arroan kokatuta. 1.500 biztanle ingururekin, itsas mailatik 467 metrora altxatzen da, Leire Mendilerroaren azpian. Urraulbeiti eta Erromantzatu Ibarra iparraldean, Erromantzatu Ibarra baita ekialdean, Esa, Ledea eta Zangoza hegoaldean eta Urraulbeiti mendebaldean ditu mugakide.

2008/07/11

Irati eta Zaraitzu ibaiek zeharkatzen duten mendi-adarrez sortutako orografia maldatsuari esker, Irunberri bisitarien gozamenerako naturaz inguratutako kokapen ederra da oso. Hiribilduak flora eta fauna aberats eta anitza duten hiru natur erreserba hartzen ditu; Irunberriko Arrorila , Arbaiungo Arroila eta Harria eta San Adrian Labarrak.

Hiribilduak hartzen duen ondare arkitektonikoa ezagutzen emango diogu hasiera ibilaldiari. Irunberriko udaletxea Foru Erkidegoko zaharrena da. Hiribilduko Mayor kalean kokatuta, XV. mendean adreiluz, harriz eta harlanduz altxatu zuten, baina XIX.ean berreraiki zuten sute baten ondorioz. Eraikin errenazentista honek bi solairu ditu.

Eraikin erlijiosoei dagokienez, Jasokunde Eliza nabarmendu beharra dago. XIV. mendean eraikia, gurutze latinozko oinplanoa eta bost tarteko nabe bakarra ditu. Tenpluaren aldamenean dorrea dago. Eliza barruan erretaula nagusi handia nabarmentzen da, estilo barrokoko hainbat eskulturaz eta erliebez osatutakoa. Jasokundearen omenez dagoen tailu bat, gurutzadurako alboko hormetan dauden bi erretaula barroko eta sarrera ate aurrean dagoen gurutze gotikoa ikusiko ditugu.

Zubiak Irunberriko elementu bereizgarrietako batzuk dira. Hiribilduaren sarbidean kokatuta, Joanaren Zubia 60 metroko luzera eta 4ko zabalerarekin, 4 arku zirkularrez osatuta dago. Zaraitzu ibaian altxatuta, Ahuntzen Zubiak 60 metroko luzera eta 3,7 metroko zabalera du eta antzina abereentzako igarobide bat zen. XVI. mendera arte Done Jakue Bidea egiten zuten erromesentzako igarobidea zen baita. Zaraitzu ibaiaren gainean ere, Sielva Zubia dago. Erdi Aroko zubi honek 40 metroko luzera eta 3ko zabalera du, erdi puntuko lau arkuren gainean. Azkenik, Arroilaren Zubia nabarmendu behar da. Irati ibaiaren gainean, Irunberriko Arroilaren irteeran, egun suntsituta dagoen arku bakarraren gainean altxatzen da.

Irunberriko monumentu garrantzitsuenak bisitatu ostean, hiribilduko alde naturalean murgilduko gara. 1987az geroztik, Irunberrik hiru natur erreserba hartzen ditu.

Irunberriko Arroila hiribilduaren kanpoaldean kokatzen da, 40 hektareako azaleran hedatuta. Kilometro bat baino gehiagoko luzera eta 120 metroko gehienezko altuerarekin, haizpitarte hau Irati ibaiaren higaduraren ondorioz sortu zen. Mendi-bide batek arroilan zehar ibiltzea ahalbidetzen du, bere orografia maldatsuak eta bertan bizi diren hegazti-espezie ugariek bista paregabeak eskainiko dizkigute.

Arbaiungo Arroila ere kanpoaldean (15 kilometro ingurura) kokatzen da. Foru Erkidegoko arroilarik ikusgarriena da. Zaraitzu ibaiak zeharkatuta, 6 kilometro baino gehiagoko luzera eta 385 metroko sakontasuna du. Horma arrokatsu eta bertikal ikusgarri hauetan mota anitzeko landaretza eta flora ikusi ahali zango dugu. Gainera, toki honek hegazti harrapari ugari hartzen ditu; arrano beltzak, saio zuriak, eta batez ere saiak (Pirinioetako sai koloniarik handiena dago bertan).

Harria eta San Adrian Labarren natur erreserba Irunberriko hego-ekialdean kokatzen da. 392 hektareako azaleran hedatuta eta 50 metroko maldarekin, erraldoi hauek bi mendi-lerrokatze osatzen dituzte; San Adrian haitzak iparraldean eta Harria hegoaldean.

(Argazkiak: 1, 2, 3, 4, 5 : Lumbier.es; 6, 7 Wikipedia)