Sanabria eskualdea Gaztela eta Leon erkidegoko ipar-mendebaldean dago, Zamora probintzian. Mendebaldean Ourense du; hegoaldean Tras os Montes herrialde portugaldarra eta Montezinho Natur Parkea ditu; ekialdean Gaztelako goi-lautada, eta iparraldean, Cabrera Baja eskualde leondarra du. Hori dela eta, eremu horretan galiziera, gaztelania eta portugaleraren arteko nahasketa hitz egitea ez da harritzekoa. Sanabriako klima ere azpimarratzekoa da, negu ez oso hotzekoa eta uda ez oso berokoa.
Arabako Lautadaren baitan, Gasteiztik 14 km-ra, Dulantzi udalerriarekin topo egingo dugu. 2000 biztanle inguru dituen herri honetan bere horretan mantentzen dira oraindik ere egungo eraikin modernoekin bizirauten duten antzinako hainbat eraikuntza. Aste honetan denboran atzera egingo dugu eta antzinaro hartako historia eta arkitekturaren edertasunaz gozatzeko aukera izango dugu herri eder honetan barrena.
Amoroto Lea Artibai eskualdean, Lea Ibarrean kokatuta dagoen Bizkaiko herri bat da. Iparraldean Lekeitio kostaldeko herriarekin egiten du muga, mendebaldean Gizaburuagarekin, hegoaldean Markinarekin eta ekialdean Berriatuarekin. Aste honetan 14,3 kilometro karratuko azaleran 400 biztanle dituen elizate honen auzoak, kaleak eta eraikin interesgarrienak ezagutuko ditugu.
Ribadesella udalerri asturiarra Sella ibaiaren ahoak bitan banatzen du. Uraren gainean jalgitzen den zubiaren ertz bakoitzean hiri berberak elkarren artean erabat ezberdinak diren bi aurpegi erakusten dizkio bisitariari. Hauetako bakoitza aparte bisitatzea da oraingoan dakarkizuegun proposamena; horrela, bi plan ezberdin izateaz gain, hiriko sekretu guztiak ezagutu eta gozatzeko aukerak areagotuko ditugu. Hiriaren ekialdeko partean barneratuko gara aste honetan. Gune honek Alde Zaharra eta hiriko Kale Nagusia biltzen ditu; azken honetan daude aisialdi gune eta erosketarako kalerik nagusienak. Alde Zaharra oinezkoentzat prestatua dago eta Atalayako parketik Portiellu auzorarte hedatzen da. Hauxe da ziurrenik hiriaren arrantzale izaera ongien mantentzen jakin duen auzoetako bat.
Kantabriako mendebaldeko kostaldean kokatuta, Espainiako Estatuko iparraldean, Oyambre Parke Naturalean kokatzen den udalerri txiki bat da San Vicente de la Barquera. 45 kilometro koadroko azaleran hedatuta, 4.500 biztanle baino gehiago hartzen dituen enklabe txiki honek bere ingurune natural ikusgarriaren edertasuna eta bere ondare arkitektonikoaren aberastasuna uztartzen ditu.
Granadako kostaldean dago Salobreņa, Alhambratik 77 kilometrora. Eguzki printzek agerian uzten dute bertako etxeen zuritasuna eta hiriaren argitasuna. Hiriko kale bihurriei historia usaina darie, eta itsasertzeko haize gozoak lasai eta patxadaz egoteko gogoa sortzen dio bisitariari. Gaztelu Arabiarra, Arrosarioaren eliza eta El Peņon eta La Charca hondartzak dira, zalantzarik gabe, hiriko monumenturik eta gunerik interesgarrienak.
Galdakao Bilbo Handia (Bizkaia) eskualdeko herri bat da, Ibaizabal beheko ibarrean, Bilbotik 10 kilometro ingurura. 30.000 biztanle ingururekin, 31,66 kilometro koadroko azaleran hedatzen da. Zamudio, Lezama eta Larrabetzu iparraldean, Zaratamo eta Zeberio hegoaldean, Zornotza, Lemoa eta Bedia ekialdean eta Etxebarri eta Basauri mendebaldean ditu mugakide Galdakaok.
Kanaria Handia uhartearen ipar-mendebaldean dago Las Palmas. Kanarietan biztanlerik gehien duen bigarren hiria da. Gainera, izen bereko probintziako hiriburua izateaz gain, Kanarietako Autonomia Erkidegoko hiriburua ere bada, Tenerifeko Santa Cruzekin batera.
Bizkaiko Muxika udalerria Oiz eta Bizkargi mendiguneen artean aurkitzen da, Urdaibaiko Biosfera Erreserbaren barruan. 1965era arte independenteak izan ziren Ibarruri, Muxika eta Gorozika elizateen elkarketatik jaio zen herria. Gaur egun, Busturialdeko eskualde osoko udalerririk handiena da; 50 km2 inguruko azalera dauka. Bere inguruan eta hartzen duen lur-eremuaren tamaina dela medio, hamar herrik baino gehiagok daukate muga zuzena Muxikarekin. Hauetako hainbat garrantzi handikoak dira eskualde mailan. Adibidez, Muxikak Gernika-Lumo dauka iparraldean, Amorebieta-Etxano mendebaldean eta hegoalde eta ekialdean Durango eta Ajangiz daude hurrenez hurren.
Joan den astean aurkeztu genizuen proposamenari jarraiki, gaurkoan beste ibilbide pare bat dakartzagu Bizkaiko Muxikako udalerriak ezkutatzen dituen bazterretako bat bera ere aztertu gabe utzi ez dezazuen.