BIOLOGIA

«« Itzuli

Germoplasma bankua sortu dute Zizurkilen, Fraisoro nekazal laborategian

Germoplasma bankua sortu dute Zizurkilen, Fraisoro nekazal laborategian

2008/07/18

Bertoko landareak babestu nahi ditu Gipuzkoako Foru Aldundiak eta batik bat arriskuan daudenak. Horretarako, Fraisoroko nekazal laborategian germoplasma bankua sortu du, landareen eta loreen material genetikoa gordetzeko.

Hezetasuna kendu eta tenperatura egokian gordeta, haziak epe motzean edo luzean berriz ere landatu ahal izango dira.

Lehentasuna hemezortzi espezie babestea da orain: dunetan eta estuarioetan dauden landareak dira batez ere babestu beharrekoak. Zumaia, Zarautz eta Oriokoak, adibidez.