«« Itzuli
Sexu harremanak baino lehen bi pilula hartzeak hiesa saihestuko du

2008/08/08
Mexikon izaten ari den hiesaren inguruko Nazioarteko Goi-bileran berri garrantzitsu bat jakinarazi dute: sexu harremanak izan baino lehen bi antirretrobiral (bi pilula) hartzeak birusetik babestu ahal izango du, hau da, gaixotasuna saihestu.
Myron Cohen Karolinako unibertsitateko ikertzaile ezagunak plazaratu duen metodoa da, nahiz eta oraindik urte gutxi batzuk behar erabat ontzat emateko.
Tratamendu premia
Bestalde, jaio egiten diren umeen erdiak hilda bukatuko du bi urteren buruan tratamendurik jasotzen ez badu, Fernando Parreño pediatrak, Mugarik Gabeko Medikuak (MGM) erakundeko sendagileen koordinatzaile ohia, adierazi duenez.
Erakunde horrek Lasterketa estatiko bat deituriko txostena plazaratu du aste honetan, Hiesari buruzko Nazioarteko XVII. Goi-bilera dela eta. Bertan, sendagaiak, diagnostikoak egiteko metodoak eta umeentzako tratamendu egokituak berehala eskuratu behar direla gogorarazten dute.
Bestalde, Karen Day Oinarrizko Sendagaiak Eskuratzeko MGM erakundeko Kanpainaren koordinatzaile farmazeutikoak salatu duenez, "Giza Inmunoeskasiaren Birusa duten hain ume gutxi jaiotzen direnez herrialde garatuetan, industria farmazeutikoak ez du pediatria esparrua lehentasun bat bezala hartzen".
