BIOLOGIA

«« Itzuli

Gipuzkoak hondartzen %70 galduko du, Ekologistak Martxan taldearen arabera

Gipuzkoak hondartzen %70 galduko du, Ekologistak Martxan taldearen arabera

2008/08/19

Ekologistak Martxan taldeak salatu duenez, zientzialarien iragarpenen arabera klima aldaketak eragingo duen ur-mailaren igoera eta olatuen aldaketa direla-eta "Gipuzkoako hondartzen %70 desagertuko da mende amaierarako".

Pablo Cortarelo Klima Aldaketaren Eraginen inguruko Sentsibilizazio Kanpainaren arduradunak Diosa Maat itsasontziaren barruan esan duenez, klima aldaketaren efektuak "bereziki larriak" izango dira Gipuzkoako kostaldean eta, batez ere, eta "uraren mailaren igoera eta olatuen energiaren areagotzeagatik gertatuko dira".

Cotarelok aipatutako zientzialarien arabera, hareatzen galerak abiada "askoz handiagoan" gertatzen ari dira Gipuzkoan, eta %70ekoa izango da bai luzerari, bai hondartzen zenbatekoari dagokienez. Gauzak horrela, Ekologistak Martxan taldeko kideak desagerpen horrek zabalera eta malda gutxi duten hondartzei eragingo diela esan du.

Adibide bezala Zarauzko hondartza ipini du, bere desagerpena mende amaierarako saihestezina dela aurreikusi dute. Halaber, "muturreko gertaera meteorologikoen" maiztasun eta intentsitatea areagotuko dela adierazi du, eta Donostian martxoan izandako denboralea bezalakoak "gero eta ohikoagoak izango dira eta hauen gizarte eta ekonomi balioei aurre egitea gero eta zailagoa izango da", gaineratu duenez.

(Argazkia: www.ekologistakmartxan.org)