BIOLOGIA

«« Itzuli

Bizitzaren sorrera. Eboluzioaren teoria

Darwinen ideiak sustengatzen dituzten gertaerak

Zientziaren adar desberdinek eboluzioaren fenomenoa egiaztatzen dute.

Anatomia erkatua: organismoen aniztasun ikaragarria dagoen arren, modelo morfologiko edo oinarrizko egituren kopurua nahiko murritza da.

Enbriologia: ornodun desberdinen enbrioiak erkatzean, antzekotasun handia ikus daiteke enbrioien lehen estadioetan. Garapenak aurrera egin ahala, antzekotasun hori gutxitzen doa eta espeziearen berezko ezaugarriak hartzen dira (laburbilketaren teoria).

Fisiologia eta biokimika: izaki bizidunek molekula-mailan duten parekotasun horrek jatorri berbera adierazten du. Beste ezaugarri fisiologiko eta biokimiko batzuk erresuma bakoitzak berezkoak eta bakarrak ditu, hala nola fotosintesia landareetan.

Paleontologia: fosilen erregistroaren bidez, eboluzio-serie osoak berreraiki ahal izan ditu, izaki bizidunen multzo baten eboluzio-etapa desberdinak azalduz.

Biogeografia: animalien eta landareen espezie askoren banaketa geografikoak eboluzioaren bitartez bakarrik eduki dezake azalpen bat.