«« Itzuli
Mintza eta zitoplasma
Zentrosoma
Animalien zeluletan bakarrik aurkitzen da eta nukleotik hurbil kokaturik egon ohi da. Bere barrualdean diplosoma dago, bi zentrioloek eraturik, elkarren artean zut jarriak. Diplosoma material trinko baten barruan murgilduta dago, hots, mikrotubuluen zentro antolatuan, eta bertatik, hainbat mikrotubulu irteten dira erradialki, asterra osatuz. Zentrosomatik mikrotubuluek eratutako egitura guztiak ateratzen dira.
- Undulipodioak (zilioak eta flageloak), zelularen lekualdaketaz arduratzen dira.
- Ardatz akromatikoa, mitosian kromosomak bereizteaz arduratzen da.
- Zitoeskeletoaren mikrotubuluak
Zitoeskeletoa osatzen duten harizpi nagusiak.
