Bizi-zikloak
Organismo berri baten hasiera
Organismo zelulanitz gehienak zelula bakarretik sortzen dira. Zelula hori da organismoa garatzeaz arduratzen dena. Zelula horiek indibiduo berri oso bat sortzeko ahalmena dute, beren geneetan beharrezkoa den informazio guztia baitute eta, gainera, desberdintzerik jasan ez dutenez, funtzionalki totipotenteak dira. Indibiduoaren garapenak arrakasta izan dezala bermatzeko bi estrategia ditugu:
- Enbrioi zelula babestea arrautzetan, hazietan, esporetan eta abarretan. Horiek, era berean, enbrioi-garapena baldintza onenetan gertatzea bermatzen duten lekuetan kokatzen dira.
- Enbrioi-zelula kopuru bat ekoiztea, enbrioi-zelula asko hil arren, galera hori konpentsatuko lukeena.
Faktore genetikoek, molekula antolatzaileen ekintzarekin batera, enbrioiaren garapena zuzentzen eta gidatzen dute. Ingurumen-faktoreek ere garrantzi handia dute.
Ingurune desberdinak non hasierako zelula garatzen den.
Enbrioi-garapena
Enbrioi-zelularen garapena zenbait prozesu behin eta berriz errepikatuz hasten da:
- Zelula-ugalketa; enbrioia osatzen duen zelula-kopurua handituko litzateke.
- Zelula-desberdintzea; prozesu horren bidez zelulak formaz nahiz funtzioz aldatzen dira.
- Zelulen migrazioa; funtsean animalietan gertatzen da, ehunak eta organoak eratzeko.
- Zelula-hazkundea, hasierako zatiketen ondoren gertatzen da, beren jatorrizko tamaina lortu ahal izateko.
Hazkundea
Organismo guztiek, epealdi batean edo gehiagotan, gorputzaren tamaina handitzeko joera erakusten dute. Une zehatz batean, organismoak amaierako tamaina lortuko du, eta hortik aurrera ez da kontuan hartzeko aldaketarik gertatuko.
Zelulek azalera/bolumena erlazioa konstante mantendu behar dutenez gero, organismo handiek organismo txikiek baino zelula kopuru handiagoa izango dute. Tamaina batetik aurrera, organismoek euskarri zehatz bat edo hezurdura bat behar dute, morfologia konstante bat edukitzea ahalbidetzeko, babesa emateko edo muskulatura ezarri ahal izango den gune zurrunez horniturik egoteko.
Urrats desberdinak dituzten bizi-zikloak
Enbrioi-osteko garapenean, tamaina handitzea ez da beti mekanismorik garrantzitsuena. Bizi-zikloaren ideiak aldaketa morfologiko garrantzitsurik gertatzen ez den egoerekin bat egin ohi du. Hala ere, zenbait organismotan forma-aldaketa handiak dituzten urratsak gertatzen dira. Hain dira handiak aldaketa horiek, batzuetan ezinezkoa gertatzen dela aurreko organismoa ezagutu eta bereiztea.
Intsektuen metamorfosia:
Intsektuen bizi-zikloak morfologikoki bereizi daitezkeen zenbait une ditu. Urrats horien guztien multzoari metamorfosi deitzen zaio. Intsektu-talde desberdinek desberdintasunak dituzte metamorfosian, kasu batzuk besteak baino konplexuagoak direlarik. Normalean larba-etapa batetik igarotzen dira; etapa horretan tamainaz handitzen dira, baina heldu-itxura edukitzera iritsi gabe. Ondoren, pupa osatzen dute; pupa normalean kapulu edo krisalida batean ezkutatuta egoten den une ez-aktiboa da. Larbaren ehuna hondatu egiten da, eta beste berri batzuk eratzen dira, heldua pupatik ateratzea ahalbidetuko dutenak. Metamorfosiaren zenbait urratsek, kanpoko ingurunean egiten direnez gero, kanpoko estaldura zurrunaren mudak eragiten dituzte, hazkundea ahalbidetzeko.
Liztorrek, tximeletek eta abar bezalako intsektu askok igarotzen duten metamorfosi osoan, pupatik ateratzen den heldua guztiz desberdina da larbaren aldean. Matxinsaltoak eta labezomorroak bezalako intsektuek jasaten duten mailaz mailako metamorfosian ez dago pupa-urratsik, beraz, indibiduo gaztea eta heldua antzekoak dira, gorputzaren tamainan izan ezik.
Helduaroa, zahartzaroa eta heriotza
Hazkunde-urratsean, organismoa iritsi da jadanik potentzialtasun gorenera eta bere bizitzan zehar izango dituen gaitasunak edukitzera. Urrats hori amaituta, helduaroa hasiko da. Ugalketa-urratsarekin batera gertatzen da, beraz, hautespen naturala indar gehienarekin gertatuko den urratsa da. Horrez gain, animalietan, bigarren mailako karaktereak garatu ohi dira urratsa honetan. Karaktere horietako batzuk behin betiko izaera edukiko dute; adibidez, ugatzak, gandorrak eta abar.
Organismo orok, azkenean, bere osagaiak pixkanaka hondatzen hasiko zaizkion urrats bat igaroko du. Gainera, metabolismoa kontrolatzeko mekanismoak ere galtzen doaz aro horretan. Zahartzea egiturak nahiz funtzioak pixkanaka hondatuz joatea da, eta horren amaiera heriotza da.
Euskarri-egituren enbrioi-osteko hazkundea
- Dauden egituretara material berriak gehitzea.
- Eskeletora zati berriak gehitzea, lehendik zeuden beste zati batzuen artean tartekatuz.
- Mudatzea, edo hezurdura-egitura osoa noizean behin egitura berri eta handiago baten ordez aldatzea.
- Aurreko egiturak, materialen ordezkatze -eta zaharberritze- prozesu konplexuen bidez aldatzea, eskeletoa dinamiko bilakatuz.
Zenbait indibiduok osatutako bizi-zikloak
Espezie askotan, bizi-zikloa morfologikoki edo genetikoki desberdinak diren eta denboran batera edo banatuta gerta daitezkeen bi indibiduoren edo gehiagoren bidez osatu daiteke.
Espezie askoren sexuen bizi-zikloen artean dagoen desberdintasuna azpimarratu daiteke. Kasu askotan, zenbait indibiduoen bizi-zikloak jarraitu egin behar duten denboran, bizi-ziklo zabalago bat osatu ahal izateko. Ziklo hori, normalean, espezie osoaren bizi-zikloari dagokio.
Urrats-aniztasun handiena organismo modularretan gertatzen da. Organismo horietan, indibiduo-mota desberdinetako bakoitza hain dago espezializatua funtzio zehatz batean, ez dela bizitza independente bat egiteko gai, ezta denbora-espazio labur batean ere.