BIOLOGIA

Metazooak (I)

Metazoo primitiboenak belakiak dira. Belakiek antolamendu-eskema sinplea dute, organo eta ehunik gabea. Zeloma azaltzeak abantailak ditu, animalia mugitzen ez bada ere zenbait organo mugitu daitezkeelako, eskeleto hidrostatikoaren funtzioa bete dezakeelako eta barruko likidoak substantzia-eroale gisa funtziona dezakeelako. Ingurune lurtarraren konkistan, artropodoek uretatik kanpo bizitzeko topatu zituzten arazoak ornodunek ere gainditu behar izan zituzten. Hala ere, funtzioak guztiz desberdinak izan ziren.

Zelomaren agerpena

Zeloma ektodermoaren eta endodermoaren artean kokatutako barne-barrunbe bat da. Bi organismo-motak dute zeloma: pseudozelomatuak, bastozeletik eratorritako zeloma dutelarik, eta euzelomatuak (berezko zelomatuak), mesodermoaren barruan sortzen den eta ehun horrekin mugatua geratzen den zeloma dutela.

  • Anelidoak: Itsas hondoan bizi diren animalia urtarrak dira. Lurtarrak izanez gero, beti gune hezeetan biziko dira (lurreko zizareak).
  • Moluskuak: ia bizi-baldintza guztietara egokitutako ehun mila espezie baino gehiago dira. Gorputz-eskemak, oso desberdinak izan arren (zefalopodoak, gasteropodoak, bibalboak eta abar), antzinako tipo bakar batetik eratorri dira. Gorputz biguna eta zatikatu gabea duten animaliak dira. Aldebiko simetria dute, buruz, sabel-oinez eta errai-masez osatua. Errai-masa mantuak estaltzen du, eta karezko exoeskeletoa jariatzen du. Zakatz bidezko arnasketa eta zirkulazio irekia dute, zefalopodoen kasuan izan ezik. Nerbio-sisteman nerbio-katez lotutako hiru ganglio-pare dauzkate. Ugalketa obiparoa dute, barruko eta kanpoko ernalketa eta sexu bereiziak dituzte.
  • Ekinodermatuak: itsas animaliak, haragijaleak, arantzaz estalitako azala dute. Kanpoaldeko epidermisaren azpian karezko plakez osatutako hezurdura mesodermikoa dute. Larbek aldebiko simetria dute, eta helduek simetria erradiatua. Sistema baskular urtar bilakatutako zeloma. Kanpoaldean oin anbulakral asko dituzte, lokomoziorako eta arnasketarako erabiltzen direnak. Arnasketa, hala ere, zakatz bidezkoa ere izan daiteke. Kanpoko ernalketa bidezko ugalketa.
  • Artropodoak: ezagutzen diren animalia-espezie guztietatik %80 dira. Posible diren habitat guztiak okupatzen dituzte. Antolamendu-maila handi bat dute, eta, ebolutiboki, anelidoetatik eratortzen dira. Kitinazko exoeskeleto gogor eta zurruna dute, babesa ematen diena, eta funtzio desberdinak dituzten apendize artikulatuak dituzte: lokomozio-funtzioa (hankak), sentitze-funtzioa (antenak), funtzio murtxikatzailea (ahoko apendizea) eta abar. Zeloma iraizketa-organoetara mugatua dago; exoeskeletoaren muden bidez hazten da; ganglioetako kate bikoitza duen nerbio-sistema bentrala eta zirkulazio-sistema irekia dute, bihotza berriz, bizkarraldean. Lau azpi-phylum bereiz ditzakegu: trilobitomorfoak, kelizeradoak (merostomo eta araknidoak), krustazeoak eta unirramianoak (miriapodoak eta intsektuak).
  • Kordatuak: kordatuen phyluma honela osatua dago:
    • Prokordatuak: tunikadunak, sinpleenak dira.
    • Zefalokordatuak: garrantzitsuak dira ornodunen eta gainontzeko animalien arteko batasun ebolutiboa ezartzen dutelako.
    • Ornodunak: arrainak, anfibioak, narrastiak, hegaztiak eta ugaztunak. Arrakasta ebolutibo handiena duen zoologia-taldea da, eta ingurugiro guztietan agertzen dira.

Ornodunak: barne-eskeleto bat edukitzearen abantailak

  • Arrainak
    • Agnatuak: arrain sinpleenak dira, ez dute ez baraila eta ez hegatsik ere.
    • Kondriktieak edo arrain kartilaginosoak: Marrazo eta arraiak. Kartilagozko eskeletoa dute, zakatz-zirrikituak dituzte buruaren aldeetara, ez dute igeri-maskuririk eta barne-ernalketa dute.
    • Hezur-arrainak: aurrekoek baino eboluzio-arrakasta handiagoa. Hobekuntzak dituzte diseinu anatomiko eta funtzionalean: hezurrezko eskeletoa, ezkatak, operkuluak zakatz-zirrikituen ordez, ahoa buruaren aurreko muturrean eta igeri-maskuria.
  • Anfibioak

    Bi mila espezie dira, eta horien artean arrabioak, uhandreak, igelak eta zapoak daude. Lurrean bizi izan ziren lehenengoak ditugu. Hauek dira dituzten ezaugarri komunak:

    • Tretapodoak, bizitza urtarretik lurtarrerako trantsizioa ikusten da.
    • Arrautzak uretan jartzen dituzte, eta bertan garatzen da larba. Larbak, metamorfosi bidez, lur hezeetan bizi ahal izango den heldu bat emango du.
    • Helduek birikak dituzte, oso sinpleak diren arren.
    • Azaleko arnasketa, beti hezea egongo den azal baskularizatuaren bidez.
    • Animaliez elikatzen dira: ehizara egokiturik daude.
    • Sentimen-organoen garapena: betazalen bidez babestutako begiak.
    • Zirkulazio bikoitza, baina amaitu gabea.
    • Barne- edo kanpo-ernalketa.
  • Narrastiak

    Lurraren behin betiko konkista ekarri zuten. Lurreko bizitza eta urarekiko independentzia erabaki zuten ezaugarriak dituzte:

    • Barne-ernalketa.
    • Enbrioia babesteko bi bilgarri (amnioak eta alantoideak) dituzten arrautzak.
    • Ezkata epidermikoz estalitako azala (suge eta muskerrak), azalaren azpian hezurrezko plakak (krokodiloak) edo hezurrezko oskolak (dortokak). Azala iragazgaiztea lortu zuten.
    • Biriken bidez arnastea, albeoloen bidez, gas-trukaketaren azalera handituz.
    • Zirkulazio-aparatua: bi aurikula eta bi bentrikulu dituen bihotza. Oraindik ere badago oxigenatutako odolaren eta oxigenatu gabeko odolaren arteko nahasketa pixka bat.
    • Giroaren tenperatura berdina du odolak.

Intsektuen arrakasta ebolutiboaren ezaugarriak

  • Tamaina txikia eta zakatz bidezko arnas sistema.
  • Ondorengo asko, eta belaunaldiek bizitza laburra.
  • Egitura anatomikoak trukatzea.
  • Hegan egitera egokitu izanagatik, mugikortasun handia.
  • Metamorfosia, larbek eta helduek baliabide desberdinak erabiltzen dituztela.
  • Gizarte-antolamendua.
 

Kordatuen ezaugarriak

· Notokordioa dute: gorputza luzetara bizkarraldetik zeharkatzen duen kordoi haritsua.

· Nerbio-hodi bat dute dorsal posizioan, bizkarraldean.

· Zirrikituak dituzte faringean. Zirrikitu horiek, urtarretan zakatzen bidezko arnasketarekin zerikusia dute, eta lehorrekoetan enbrioi-garapenean bakarrik agertzen dira.

 

Ornodunen antolamendu-eredua

· Gorputzaren tamaina handia, barruko hezurdurari esker, artropodoen exoeskeletoak dituen mugez gain haztea ahalbidetzen diela.

· Nerbio-sistema dortsala, bentrala izan ordez. Buruan, garezurraren eta bizkar hezurraren bidez oso ondo babestutako nerbio-guneen kontzentrazioa dago.

 

Dinosauroak

Mesozoikoan, narrastiak izan ziren ingurune lurtarreko jabeak. Dinosauroek lortu zuten garapen -eta aniztasun-maila hainbesterainokoa zen, habitat posible guztiak arrakastaz kolonizatu baitzituzten. Hala ere, gaur egun ez dira bost mila narrasti-espezie besterik existitzen.