BIOLOGIA

«« Itzuli

Biodibertsitatea

Berehalako galzoriko espezieak

 

Suntsitze fenomenoari buruz, Naturaren Kontserbaziorako Mundu Batasunak espezieak honela sailkatzen ditu: suntsitutako espezieak, arriskuan dauden espezieak, espezie ahulak edo espezie bakanak.

Gaur egun, hiru espezie daude desagertzeko zorian:

  • Tigrea (Panthera tigres). 1999 urtean 6.000 ale zenbatu zituzten. Gehienak Indian bizi dira, baina Siberian eta Asiako Hego-ekialdean ere populazio batzuk badira. Hauen kopurua gutxitzen doa modu alarmagarrian bizi diren eremuen aldaketagatik eta neurriz gaineko ehizaren ondorioz. Nahiz eta espezie osoa arriskuan egon, desagertzeko zori larrian dauden subespezieak hauek dira: Txina Hego aldeko tigrea (Panthera tigris amoyensis) eta Kaspiarreko tigrea (Panthera tigris virgata).
  • Errinozero beltza (Diceros bicornis). 2.000 ale dira (2000 urtea). Kontinente afrikarrean bizi dira eta 1970. urtetik hona %95 ale galdu dira, isileko ehizaren ondorioz.
  • Panda handia (Ailuropoda melanoleuca). 1.000 ale daude (2003 urtea). Bakarrik Txinan baino ez da aurkitzen eta bere arriskua banbu-oihanen desagerpena da, hauetan bizi eta elikatzen direlako.