BIOLOGIA

«« Itzuli

Ekosistema lehortarrak

Aralarko Parke Naturala

Euskadiko zona menditsurik berezienetako batean gaude, bai bertako gailurren altitudeagatik eta bai lurzoruaren erabilpenagatik eta horren balore naturalengatik ere. Aralar Gipuzkoako hego-ekialdean kokatuta dago, Nafarroako mugatik hurbil. Mendiguneko paisaiarik nagusiena larreak dira, latxa arrazako euskal artalde garrantzitsuek estentsiboki erabiltzen dituztenak. Artzainen eraikinak ugariak dira, udako hilabeteetan zehar erabiltzen direnak, abereak mendian bazkatzen ari direnean. Eraikin hauetako batzuek ehunka urte dituzte, eta milaka urte dituzten hondakin arkeologikoekin batera mantentzen dira, esate baterako, iruinarriak, hilobiak eta bestelako hondakin megalitikoak. Aralarri buruzko informazioa.

Landaretza

Parkeko gune basotsurik garrantzitsuenak hauek dira: Akaitzeko pagadia, hagin erraldoi batzuk dituena; Pardarriko lapiaza edo lenarra, bertako higadura zona karedunekin; Txindokiko ipar aurpegiko hegal eta sakanak, landare eta animalia-espezie ugari dituenak; Ataungo gailurrak; Arritzagako harana eta Pardelutzeko zirko glaziarra, azken hau balore geologiko handikoa.

Fauna

Toki honetan hegazti handien kolonia garrantzitsuak bizi dira, adibidez, sai arreak, sai zuriak, arrano beltz bikote batzuk eta ugatzen bat. Bertako ibai-eremuetan ugaztun txikiak ikus daitezke, adibidez basoko bisoi europarra eta muturluze piriniarra .

Aralar bertan bizi den biztanleriari estuki lotuta dagoen parke bat da. Landa-egitura, baserri eta antzeko elementu askok, multzo basotsuekin batera, bertako paisaia osatzen dute modu oso naturalean. Bertako gailurrak mendizaleentzat erakargarriak dira eta ibilbide desberdinak daude zailtasun-maila desberdinekin.