«« Itzuli
Ekosistema lehortarrak
Gorbeiako Parke Naturala
Bizkaia eta Arabaren arteko mugan kokatzen den Gorbeiako Parke Naturala Gorbeia mendiaren inguruan egituratzen da. Honek paisaia ikusmenean dauka, eta ikus-erreferentzia nabaria da. Mendigunea Kantauri eta Mediterraneo itsasoetako ibai-arroak banatzen dituen mendikatean dago. Horrek paisaia osoan eragina du. Kantauri itsasotik datozen haize hezeek baso heze bat sortzen dute mendiaren ipar-hegalean, hego-hegalean euriteak askoz ere urriagoak diren bitartean. Bertako gailurrak kareharrizko labar maldatsuak nahiz bizkar leunak izan daitezke.
Landaretza
Goialdea larrez eta txilardiz beteta dago. Troka sakon eta malkartsuetako hegaletan pago, gaztainondo eta haritzen baso sarriak daude, baita konifero-multzoak ere.
Fauna
Landare hauen aniztasun eta hedadura handiak oreina ondo moldatzea posible egin du. Gorbeian berriro sartutako animali hau parkeko alde arabarrean aurki daiteke batez ere.
Gorbeia euskal mendizaleentzako erreferentzia-puntu bat da. Gailur batzuen edertasunak, adibidez, Gorbeiagane, Aldamin, Oketa edo Berretin eta mendiguneak duen hiriekiko hurbiltasunak, mendi hau bisitari gehien dituztenen artean kokatu dute. Mendian ibiltari, txirrindulari eta zaldizkoentzat bide seinaleztatuak daude. Parke naturalaren barruan jolasgune ugari daude, adibidez, Pagomakurre Bizkaiako aldean eta Harrera Zentroa Arabako aldean.
Gorbeiari buruzko informazioa.