BIOLOGIA

«« Itzuli

Ekosistema lehortarrak

Izkiko Parke Naturala

IIzki, Arabako bihotzean kokatuta, Izki ibaiko arroa osatzen duten hondar lurren gainean kokatzen da. La Muelan, Soilan edo Arlucean daudenen antzeko murrutzar handi eta harritsuak dituzten kareharrizko mendiek mugatutako haran handi bat da, eta murrutzar hauek harana inguratzen dute anfiteatro bat balitz bezala.

Landaretza

Bertako zuhaitz-multzo handien artean, Europako haritz gorrien kontzentraziorik handiena dago. Mendi hauetan basoetako natura aldatzen da eta erkameztiek ametza ordezkatzen dute eguteretan eta pagadiek ospel eta goialdeetan. Basoen ondoan, lurzoru eta egitura geologikoak erabakigarriak dira parkearen ezaugarri berezietan. Geruza iragazkor eta iragazgaitzak elkartzen diren tokian, iturri eta iturburuak eratzen dira, eta hauen urek zohikatz-egiturak sortzen dituzte, Euskadiko landaretzarik bitxi eta berezienetariko baten bizileku bihurtzen direnak.

Fauna

Ugaztun handiak bizi dira hemen, adibidez basurdea, orkatza eta basakatua, baita
okil-populazio berezi bat ere.

Izkin garrantzi handia du abeltzaintzak lurzorua nola erabiltzen duen. San Cristobal eta San Justo gailurren artean larreak nagusitzen dira, bertan behorrak eta behiak ia urte osoan zehar gelditzen direlarik. Parkearen bihotzean kokatutako herrigune bakarra Korres da. Haitzarte ikusgarri baten goialdean kokatutako herri honen arkitektura Erdi Arokoa da.

Izki ez da hain ezaguna euskal biztanleen artean, ohiko komunikabideetatik kanpo eta mendi-eremu nagusietatik urrun baitago. Hori dela eta, mendizaleek ez dute Izki gogoan izaten beren ibilaldietarako. Izkiri buruzko informazioa.