BIOLOGIA

«« Itzuli

Ekosistema lehortarrak

Pagoetako Parke Naturala

Gipuzkoako barnealdeko haran eta kostaldearen artean kokatuta, Pagoeta landaretza oparodun zona maldatsu bat da. Oso hezea da eta ondo babestuta dago, bertako lurralde gehienaren jabea Gipuzkoako Foru Aldundia baita. Pagoetari buruzko informazio gehiago.

Landaretza

Tamaina handiko baso natural batzuk daude eta sasitza ugari dute, baita larrez betetako eremuak ere goialdeetan eta baserri inguruko aldeetan. Basoaren berritzeek garrantzi nabarmena dute, batez ere Altzolaras errekako ezkerraldean kokatutakoek.

Aspaldian haritzez nagusiki osatuta zegoen parkeko populazio basotsuak ez du ia arrastorik utzi. Landare-espezie berezien artean goroldioak azpimarratu behar dira. Parkearen abegi-etxearen inguruan, Iturraran baserrian hain zuzen ere, lorategi botaniko bat sortu da, bertako nahiz kanpoko landare, zuhaitz eta zuhaixken artean 1200 barietate baino gehiago dituena.

Plubiositatea 1600 mm. baino gehiagokoa dena, urte osoan zehar sakabanatzen da eta urteko batez besteko tenperaturak 12ºC eta 13ºC bitartean daude. Euri ugariak itsasoaren eragina duten tenperatura leunekin batera, Pagoetako landareen hazkunde garaia urteko hamabi hilabeteetara luzarazten dute, udako lehorteak edo neguko hotzak geldialdirik sortu gabe.

Fauna

Zona hau animalietan oso aberatsa da. Galtzeko Arriskuan dauden Euskadiko Espezieen Katalogoan agertzen diren espezie batzuk nabarmentzen dira, adibidez sai zuria, muxar grisa, belatz migratzailea, liztorjale europarra eta sugejale europarra. Katajinetak ikus daitezkeen Euskadiko toki gutxienetako bat da. Haragijale txikiak ugari dira, adibidez erbinudeak, bisoiak eta lepazuriak, eta basurde asko ere badaude. Parkea orain, orkatz eta faisaiekin berritzen ari da.