BIOLOGIA

«« Itzuli

Ekosistema lehortarrak

Urkiolako Parke Naturala

Urkiolako paisaia bortitza da. Kareharrizko mendi garaiez beterik dago, Arratia eta Durangaldeko eskualdeak eta Aramaioko Harana banatzen dituztelarik. Aramotz mendilerroan dago, eta honek, aldi berean, Kantauri eta Mediterraneo itsasoetako arroak zatitzen ditu. Urkiolari buruzko informazioa.

Landaretza

Bertako alde basotsuak mendiko behealdean kokatzen dira eta pinudiz, artadiz eta pagadiz beterik daude. Sasiak ere ugari dira, baita belardi eta urbazterren inguruko alde zabalak ere.

Fauna

Ugaztunen artean, basurdeak, azeriak eta haragijale txikiak daude. Narrastiak ere asko dira. Harraparien artean hontzak, sai zuri batzuk, gabiraiak eta belatzak baino ez daude. Sai arrea sartzen ari da. Abeltzainen presioak beste edonolako abere-motaren garapenari mugak jartzen dizkio.

Urkiola bisitatzeko tradizioa aspaldikoa da, alde batetik, Antonio Abad eta Antonio de Padua Santuen Santutegira doazen erromesengatik, eta bestetik, inguru osoan dauden haitzulo anitzengatik, azken hauek euskal tradizio eta mitologia ugariren bihotza baitira. Urkiolako gailurrak mendizale eta ibiltari askorentzako toki erakargarria bihurtu dira. Atxatxiki, Urrestei eta Alluitzeko pareta malkartsuak euskal alpinista garrantzitsuen haztegi dira.

Anboto bertako gailurrik altuena da eta bisitari asko ditu, baina ausartenek baino ez dute erabakitzen horren iparreko paretan dagoen Mariren haitzuloan sartzea. Beste haitzulo enblematiko batzuk daude, esate baterako, Bolinkoba, Gentilkoba eta Baltzola. Parkean zehar egiteko ibilbide asko gomendatu daitezke, eta guztiak argibide-txostenetan azalduta datoz. Txosten hauek Toki Alain, Parketxean edo Informazio Zentroan lor daitezke. Gogoratzekoa da kanpaldi librea debekaturik dagoela.