Izaki bizidunak eta ingurunea
- TEST: Egia edo gezurra?
Izaki bizidunak oso lotuta daude bizi diren ingurunearekin. Horregatik, ingurunean gertatzen den edozein aldaketak animalia eta landareak egokitzera behartzen ditu bizirik irauteko. Batzuetan, gurasoengandik heredatutako senak bizirik irauteko zer egin behar duten agintzen die. Beste batzuetan, bat-bateko erantzuna izaten dute, inguruneko egoeraren arabera.
Izaki bizidun motak
Elementu batzuk behar-beharrezkoak dira bizitzarako: ura, argia, elikagaiak... Ingurune jakin batean dagoen baliabide-kantitateak eta kalitateak bertan nolako izaki bizidunak aurkituko ditugun esango digu.
Gizaki bizidunak haientzat egokienak diren inguruneen arabera sailka daitezke.
Animaliak, beraz, hiru taldetan banatzen dira:
-
Lurtarrak. Normalean hankak dituzte lur gainean
ibiltzeko, birikak oxigenoa arnasteko eta azala klimatik babesteko.
Urtarrak. Hegatsak, ezkatak, itxura luzangak eta ur azpian arnasa hartzeko brankiak izaten dituzte.
Airekoak. Hegaztiek hegoak dituzte eta hezur huts arinagoak, hegan egiteko. Intsektu gehienak ere talde honetakoak dira.
Bestaldetik, landareak bi taldetan sailka ditzakegu:
-
Lurtarrak. Lur-azalean bizi dira eta beren
sustraiekin behar duten ura lurzorutik hartzen dute.
Urtarrak. Laku, ibai eta itsasoetan aurkitzen dira. Beren ingurutik behar duten ura hartzen dute.
Egokitzea
Bizi diren lekuan aldaketaren bat gertatzen denean (sumendi baten erupzioa edo lehorte luze bat, adibidez), izaki bizidunek egokitu egin behar dute bizirik irauteko. Eta hori ez da beti erraza izaten.
Animalia eta landareek baliabide anitzak dituzte: kolorez alda daitezke, harrapari batengandik ezkutatzeko edo atzapar eta moko luzangak garatu, intsektuen habi ezkutuetara iritsi eta jan ahal izateko.
Egokitze-mota horiek espeziearen eboluzioaren emaitzak dira, eta belaunaldiz belaunaldi heredatzen dira. Charles Darwinek espezien hautespen naturalaren teoria formulatu zuen. Bere analisien arabera, ingurunera egokitzeko animalia banako indartsuenak eta gaituenak, ugaltzeko behai duten denbora nahikoa bizirik irauten dutenak dira. Horrela, haiek dira geneak etorkizuneko belaunaldietakoei transmititzen dizkienak, egokitzeko gaitasun on hori heredatu eta eboluzionatuz.
Baina izaki bizidunak ez daude herentzia genetikoaren menpe bakarrik bizirik irauteko. Kaleko katuei hainbat egunetan jaten ematen badiegu, leku horretan bertan eta ordu berean hasiko dira biltzen berehala, eta gehiago eskatzen ibiliko dira miauka. Ikasteko modu hori ere egokitze-mekanismo bat da.
Estimuluak eta erantzunak
Estimuluak izaki bizidunen habitatean gertatzen diren aldaketak dira. Adibidez, ingurunean ura, argia edo sustantzia kimikoak aldatzea estimiluak dira. Izaki bizidunek inguruneko estimuluei erantzun desberdinak ematen dizkiete. Landareenei tropismoak esaten zaie, eta animalienei taktismoak.
Taktismoak
Taktismoak ingurunean gertatutako aldaketen aurrean egiten diren higidura-erreflexuak dira.
| Geotaktismoa | Fototaktismoa | Kimiotaktismoa | Hidrotaktismoa | Tigmotaktismoa | |
|---|---|---|---|---|---|
| Estimulua | Lurra | Argia | Substantzia kimikoa | Hezetasuna | Kontaktu fisikoa |
| Erantzuna | Koleopteroen artean, batzuk grabitatearen kontrako norabidean mugitzen dira instintiboki. | Sitsak argira gerturatu ohi dira. Kakalardoak aldiz, argitik ihes egiten dute. | Erleak, loreetara gerturatzen dira, hauen usainarengatik. | Lur-zizareak lurreko hezetasuna antzematen du eta instintiboki bilatzen du. | Kukurutxa ukitzen dugunean, igurtzia saihesteko kiribildu egiten da. |
Tropismoak
Tropismoak landarearen higidura mantsoak dira, eta sustraia, zurtoina edo hostoak hazi edo txikitu egin direla adierazten dute. Landareak estimuluaren alde erreakzionatzen badu, tropismo positiboa izango da, eta negatiboa, estimuluaren kontra mugitzen bada.
| Fototropismoa | Geotropismoa | Hidrotropismoa | Kimiotropismoa | Tigmotropismoa | |
|---|---|---|---|---|---|
| Estimulua | Argia | Lurra | Hezetasuna | Substantzia kimikoa | Kontaktu fisikoa |
| Erantzuna | Zurtoin eta hostoak: positiboa (argirantz doaz). | Sustraia: positiboa lurraren erdigunerantz. | Sustraia: positiboa (toki hezeetarantz hazten da). | Sustraia: positiboa (oxigenoa eta gatz mineralak bilatzen ditu). | Sustraia: negatiboa (oztopoak saihesten ditu). |
| Raíz: negativa (huye de ella). | Tallo: negativa. | |
|
Raíz:negativa |
