BIOLOGIA

«« Itzuli

Kutsadura

Berotegi-efektuari aurre egiteko neurriak

 

Nahiz eta zientzialari askoren ustez beroketa globala gure planetaren berotze eta hozte-ziklo baten barruan emandako prozesu normal bat izan, kontrako ondorioak eragozteko erantzunak bilatu behar ditugu.

Berotegi-efektua handitzeko gai diren gasen kontzentrazioa gehitzen ari dela zientifikoki frogatuta dago. Hala ere, kliman hainbeste faktorek eragiten dutenez, oso zaila da ziurtasunez segurtatzea berotze globala eta aldaketa klimatikoa gizon-emakumeen ekintzen ondorioak direnik. Hori egia dela susmatzeak bultzatu du, hain zuzen, neurri prebentiboak hartzera.

Gaur egun, gas-kutsatzaileen isurtze-maila Europako beste herriena baino askoz txikiagoa da gurean. Hala ere, irtenbideak ezartzen ari dira:

  • CO2-aren isurtze-maila murriztea energia berriztagarriak edo ez-kutsatzaileak erabiliz.
  • Industriaren, nekazaritzaren eta abere-industriaren ekintzen ondorioz isuritako gasen kontrola.
  • Deforestazioa eta desertifikazioa gelditu.