BIOLOGIA

«« Itzuli

Kutsadura

Euri-azidoa murrizteko neurriak

 

Gaur egun badakigu euri azidoa errepide-zirkulazioaren eta zentral termikoak bezalako jarduera industrialen ondorio zuzena dela. Hori dela eta emisioak murrizten ahalegintzeko honako hau egin behar da:

  • Garraio publikoaren erabilpena sustatu.
  • Ibilgailu pribatuen zirkulazioa mugatu eta hirigunetan oinezkoentzako eremuak sortu.
  • Fabrikatzaileei pizgarriak eman, beren automobilen gas-emisioen mailaren arabera zergak ezarriz edo dirulaguntzak eskainiz.
  • Gutxi kutsatzen duten teknologiak erabiliz motorren ikertze eta garapen programetan inbertitu, erregai kontsumoa eta emisioak murriztu ahal izateko, adibidez, iragazki katalitikoen erabilpenarekin.
  • Kareharri birrinduaren mineral ezaugarria aprobetxatzen duten sistemak sartu, nitrogeno eta sufre oxidoekin erreakzionatzen duelako igeltsua sortuz.
  • Prozesu industrialetan konbustioaren tenperatura murriztuko duten teknika berriak ezarri, horrela ia emisio guztien erdia eliminatuko litzatekeelarik.
  • Altuera handiagoko tximiniak ezarri, atmosferako kapa gorenetara emititzen diren gas kutsatzaileak sakabanatu ahal izateko.