«« Itzuli
Kutsadura
CFC gasen emisioak murrizteko neurriak
Airean aurkitzen den kloro-kantitatea handitzen dute CFC (klorofluorokarburoak) gasek eta ozono-geruza desegiten dute. Sustantzia hauek oso egonkorrak dira (ez dira erraz suntsitzen edo itxuraldatzen), disolbatzaile onak dira eta ez dira toxikoak ez eta sukoiak. Horregatik industria-mailan hainbeste erabili izan ohi dira, hozkailu eta aerosolen fabrikazioan hain zuzen ere. Baina bere egonkortasunaren ondorioz atmosferan degradatu gabe igo egiten dira erradiazio ultramoreek barruan daukaten kloroa askatzen duten arte.
80ko hamarraldian sustantzia horiek ozono-geruza hondatzen zutela agerikoa izan zenean, industriak sustantzia horiek ordezkatu eta produktu berriak garatu behar zirela onartu zuen. Gainera herri emisoreek konpromiso zehatzak hartu zituzten:
- CFC gasen fabrikazioa murriztea.
- Legea betetzen segimendu zorrotza egitea.
- Kontsumitzaileak kontzientziatu ahal izateko informazio kanpainak sustatzea.
- Enpresa fabrikatzaileei laguntza eskaini birmoldaketa-planetan inbertitu dezaten.
Neurri zentzatzaileak fruituak ematen ari dira: CFC gasen maila murrizten ari da 2000 urtetik hona, eta mendearen erdialdera atmosferako sustantzia hauen kantitatea normalizatu ahal izango dela aurreikusten da.
