Uraren kutsadura
- TEST: Gezi bidez lotu
- TEST: Egia edo gezurra?
- ANIMAZIOA: Gordin-isuria itsasoan
- GRAFIKOA: Laburpen-taula
- LINK: Kanpo loturak (3)
Beruna eta merkurioa bezalako sustantzia kimikoek, petrolioak edo detergenteek kutsatu egiten dituzte gure urak. Sustantzia hauek ekintza desberdinen ondorioz gertatzen dira, industrialak, etxekoak, nekazaritza eta abeltzaintzakoak, eta ontzigintza-sektorearekin zerikusia dutenak.
Lur-azpiko uren aldakuntza
Lur-azpiko akuiferoek, kontsumorako edo nekazaritza eta abeltzaintzarako ura sortzen dutenek, kontaminazioaren eta gehiegizko ustiapenaren eragina sufritzen dute Lurrak iragazi egiten ditu hirietako eta industrietako isurketak eta kutsatutako euri-ura, eta horrela, lurpeko urei eragin eta erabiltezin bihurtzen ditu. Kostaldeko akuiferoetan ura gehiegi ateratzeak itsasoko urak horren lekua hartzea eragiten du, eta horrela, ur-putzu horiek gazitu egiten dira.
Ibaien aldakuntza
Ibaien urak sufritzen dituen aldakuntzak, gizon-emakumeen ekintzen ondorioz gertatzen diren hondakinen isurketa zuzenagatik izaten da. Badaude mikroorganismo batzuk poluitzaileen aldakuntzarako oxigeno asko kontsumitzen dutenak, horretarako beste izaki urtarrentzat oxigenoa murriztuz, haien heriotza eragiten dutelarik. Gainera, egoera hau larriagotzeko, degradazio-baldintza hauetara moldatzen den flora garatzen da.
Lakuen aldakuntza
Gure lakuetara fosforoan eta nitrogenoan aberatsak diren detergente eta ongarri-hondakinak iristen direnean, algak horiez elikatu eta azkar ugaltzen dira.
Lakuetako ura oso gutxi mugitzen da, ia geldituta dago. Horregatik, hiltzen diren algak hondoan gelditzen dira eta mikroorganismoen ekintza arazgarriaren ondoren, hurrengo belaunaldiak elikatzen dira. Horren ondorioz, nahiz eta isurkiak gelditu, uraren degradazio-prozesuak modu naturalean jarraitzen du: urak arre eta opako bihurtzen dira, oxigenorik gabe. Prozesu geldo honi eutrofizazioa esaten zaio.
Itsasoaren aldakuntza
Itsasoko ura ontzien eta petrolio-plataformen kutsaduraren arriskuaren menpe aurkitzen da, baita kostaldeko isurkin zuzenen (hirietako, industrietako eta nekazaritza eta abeltzaintzako isurkinak) eraginaren menpe edo kutsatutako ibaiak itsasoratzearen menpe ere. Horrek eragin larriak ditu itsas ekosistemen faunan eta floran edota arrantzan eta turismo-ekintzetan.
Gutxi gorabehera itsasoan barrena garraiatzen den petrolioaren %10ak itsasoko uretan bukatzen du, hain beldurgarriak diren Marea beltzak eratuz.
Uraren kutsadurarako konponbideak
Euskal Herrian aurkitzen diren ur-baliabideak nahikoak dira barruko kontsumorako, industrian, etxeetan eta nekazaritzan. Baliabide horiek egoera larrian daude, uraren kutsadura gaur egungo arazo nabarmenetariko bat izanez.
Eusko Jaurlaritzaren Lurralde Antolamendu eta Ingurugiro Saila horretaz arduratzen da. Erakunde horrek uren saneamendurako beharrezkoak diren neurriak hartzen ditu, honako ildo nagusiak jarraitzen dutenak:
- Baliabide hidraulikoen erabilpen eraginkorra sustatzea, uraren kontsumoa murriztuz edo hondakin-urak berriro erabiliz.
- Ekosistemak alda ditzaketen azpiegiturak eraiki baino lehen, horiek ingurumenean izan dezaketen eraginaren ebaluaketa egitea.
- Kontaminazioa jatorritik murriztea, eta isurketak kontrolatu eta irregulartasunak izaten direnean Administrazioak zigorrak ezartzea.
- Hiriguneetatik eta industriguneetatik datozen ur-hondakinak tratatzeko araztegiak kokatzea.
- Dagoeneko kontaminazioa edo aldaketak sufritu dituzten eremuetako ingurumena berreskuratzeko planak ezartzea.
Lur-azpiko uretan ez dago oxigeno eta mikroorganismo kopuru nahikoa bere auto-arazketarako. Horregatik, babes berezia behar duten ingurune ahulak dira, eta halaber gehiegizko ustiapena saihesteko premian aurkitzen dira baliabide hori agortu ez dadin.
Ibai eta lakuetako uretan eutrofizazioa murriztu ahal izateko, fosfato gabeko detergenteak erabiliz eta ongarrien erabilpena gutxituz, edo horiek isuri baino lehen behar bezala tratatuz. Helburua, kontaminazioa sufritu edo sufritzen duen ingurunea, hasieran zen bezalakoa mantentzen saiatzea da.
