Glosarioa
Biologiarekin eta Natur Zientziekin zerikusia duten zenbait hitz.
- Akuiferoa
Zorupeko geruza zehatz batetan ura daukan lurzoru zatia. - Aralarko parke naturala
Aralar Gipuzkoako hego-ekialdean dago, Nafarroako mugan. Mendiguneko paisaiarik nagusiena larreak dira, latxa arrazako euskal artalde garrantzitsuek estentsiboki erabiltzen dituztenak. - Arrain migratzaileak
Arrain migratzaileak itsaso eta ibaiaren artean bidaiatzen duten arrainak. - Berotegi efektu naturala
Atmosferaren beroketa naturala, lurrazalak eguzkiaren izpiak jaso ondoren, islatzen duen beroaren absorbaketaren ondorioz ematen dena. Bestetik, gure planetakoen artean gero eta menpekotasun ekonomiko handiagoa dago. - Berotegi efektua
Atmosferaren beroketa naturala, lurrazalak eguzkiaren izpiak jaso ondoren, islatzen duen beroaren absorbaketaren ondorioz ematen dena. - Biodibertsitatea
Izaki bizidunen aniztasuna, espezie kopuruaren bidez eta horietako bakoitzari dagokion kantitatea kontuan hartuz neurtzen dena; hau da, espezie bakoitzak ugaritasun osoari egiten dion ekarpenaren proportzioa. - Bioelementuak
Izaki bizidunen eraketan parte hartzen duten elementuak. Ugaritasunaren arabera, hiru kategoriatan biltzen dira: primarioak edo nagusiak, sekundarioak eta oligoelementuak. - Bioma
Biomak izaki bizidunen komunitatez osatutako ekosistema handiak dira. Komunitate horiek ingurugiro-egoera espezifikoak duen eremua okupatzen dute. - Biozenosia
Ekosistemaren osagai biotikoa da. Leku jakin batean elkarrekin bizi diren izaki bizidunen multzoa. Komunitate izena ere ematen zaio. - Birusak
Birusak partikula mikroskopikoak dira. Izatez, kapside proteiko batean bildutako azido nukleiko kateak besterik ez dira. - Deltak
Ibaien bokaleetan kokatutako ekosistema urtarrak, urak daramatzan sedimentuak barne hartzen dituztenak. Estuario mota bat da. - Dinosauroak
Dinosauro hitza grezieratik dator eta esanahia "musker beldurgarria" da. Batzuk 40 metro luze ziren. Mundua konkistatu ondoren, orain dela 65 milioi urte desagertu egin ziren. - Dominantea
Banakoaren fenotipoan alelo batek beste batengan erabat edo nagusiki adierazteko duen gaitasuna izatea da dominantzia. - Ekosistema
Alde bizidun batek eta beste bizigabeko alde batek osatzen duten multzoa eta hauen artean sortzen diren harremanak. - Energia
Sistemak lan mekanikoa sortzeko duen gaitasuna, materiarekin batera ingurune fisikoa eratzen duena. - Espezie kolonizatzaile edo aitzindaria
Ingurunearen baldintza askotara egokitzeko gaitasun handia duten espezie ugalkorrak, ondorengo ugari dituztenak. - Estimiluak
Izaki bizidunen habitatean gertatzen den aldaketa. Adibidez, ingurunean ura, argia edo sustantzia kimikoak aldatzea estimiluak dira. - Estuarioak
Gazitasun ertain eta aldakorreko itsas ekosistemak, mareen eragin handia dutenak (ibaien bokaleetan bezala).
Euskarri informatikoak erreprodukzioan kalitate hobea eta handiagoa bermatzen du, eta, halaber, ekidin egiten du sistema analogikoan denbora igaro ahala gertatzen zen hondamena. Sistema digitalean biltegiratutako soinu edo irudiak ez dira sekula hondatzen, originalak dira beti. - Eukariotoak
Zelula eukariotoek, prokariotoek ez-bezala, egitura konplexua dute: nukleo bat -bertan dago ADNa- eta jarduera metaboliko berezituak betetzen dituzten mintzak dira beronen osagaiak. - Eutrofizazioa
Ur geldotan ematen den sustantzia elikagarrien gehikuntza, hauek kontsumitzen dituzten alga mikroskopikoen gehiegizko ugalketa sortzen duena. - Fekundazioa
Bi ugal-zelula (espermatozoidea eta obulua) elkartzen diren prozesua. Zigotoa izeneko zelula bat osatuko dute, hainbat aldiz zatitu ondoren izaki berri bat sortuko duena. - Folikuluak
Folikulu bakoitza obogonia batekin eratuta dago, hau da, obulu bihurtu arte garatzen doan zelula batekin. Obogonia zelula folikular deritzon zelulen geruza batekin inguratuta dago. Emakumeak 700.000 folikulu inguru ditu jaiotzean, eta kopuru hori murriztuz doa hilekoaren zikloetan. Izan ere, eratu eta gero, ez dira birsortzen, ez eta ugaltzen ere. - Gene
Proteina bat fabrikatzeko beharrezko informazioa duen ADN zatia. Geneek pertsonen ezaugarriak erabakitzen dituzte. Horretarako, zelulek, ugalketaren bidet, euren ondorengoei transmititzen diete euren gai genetikoa. - Genetika
Material genetikoaren izaera fisikoa eta kimikoa eta material hori gurasoengandik seme-alabengana igarotzea arautzen duten legek aztertzen dituen zientzia. - Gorbeiako parke naturala
Bizkaia eta Arabaren arteko mugan kokatzen den parke hau Gorbeia mendiaren inguruan egituratzen da. Honek paisaia ikusmenean dauka, eta ikus-erreferentzia nabaria da. - Habitata
Bertan izaki bizidunen multzo bat bizitzeko ingurune baldintzak dituen espazioa. - Haploideak
Kromosoma joko bakarra duen zelula. Animaliek, salbuespen arraroetan izan ezik, zelula haploide mota bakarra izaten dute: gametoak. Beste guztiak diploideak izaten dira, hau da, bi kromosoma serie berdin izaten dituzte. - Herentzia
Elkarren artean ahaidetasuna duten banakoen arteko antz fisikoa; progenitoreek beren ondorengoei karaktereak igarotzea. - Heriotze eta gaixotze tasak
Populazio batean edo aldi jakin batean hil edo gaixotzen den pertsona kopurua. - Hezegunea
Denboraldi batetan zehar lurpeko ura azaletik gertu daukan gunea. - Hibernatu
Elikatu gabe eta gorputz tenperatura eta metabolismoa murriztuz moldatu eta bizirik irautea. - Hidrokarburoak
Jatorri organikoa duten konposatuak, karbonoz eta hidrogenoz osatuak. - Hondakinak
Gizon-emakumeen ekintzen ondorioz ematen diren materialak, baztertu eta birziklatu behar direnak. - Hostoiraunkor
Etengabe berritzen diren hostoak dituen zuhaitza oro: hostoak dituzte urte osoan zehar. - Katea trofikoa
Gure planetan milioika landare, animalia eta mikroorganismo daude. Eta ez dira bakartuta bizi, bizidun guztiak elkarren mendekoak baitira. - Klorofluorokarbonoak
Kloroa, fluora eta karbonoa duten produktu kimikoak. Zenbait erabilera dituzte: hozgarriak, aerosol propultsatzaileak, garbigailu disolbatzaileak, baita aparrak egiteko ere. Ozonoaren hondamendiaren sorburu nagusietarikoa ditugu. - Kloroplastoak
Landareen aparatu fotosintetikoa kloroplastoen tilakoideen mintzetan dago. - Koleopteroak
Intsektu hegalariak, gogortutako lehen hegal pare bat daukaten mintzezko bigarren hegal parea (hegan egiteko erabiltzen dutena) inguratzen duena. Adibidez, kakalardoa. - Koniferoak
Hosto iraunkorreko landare gimnospermoak, adibidez, pinua, izeia, zedroa, eta abar. - Laino fotokimikoa
Ozonoa, peroxiazilo nitratoak, azido nitrikoa eta konposatu organikoak bezalako poluitzaileen nahasketa da, eguzkiaren argiak gizon-emakumeen ekintzek sortzen dituzten poluitzailetan eragiten duenean ematen direnak. - Lemming
Zuloetan bizi eta lurzoru izoztuan zuloak egiten dituen marraskari txikia. - Linnaeus
Linnaeus (1707-1778) da sistematika modernoarn aita: berak ezarri zuen bizidunak sailkatzeko sistema binomikoa. - Maila trofikoak
Materia eta energia modu berean trukatzen duten izaki bizidunen taldea. - Marea beltzak
Modu naturalez edo istripuz itsasora isurtzen den petrolioa, uraren gainean gelditzen dena eta korronteak arrastaka eramaten duena. Itsasoko ekosisteman eta bere desplazamenduetan erdiesten dituen kostaldeetan kalte izugarriak eragiten ditu. - Materia
Substantzia hedatua eta hautemangarria, energiarekin batera ingurune fiskoa eratzen duena. - Materia ez-organikoa
Karbonorik ez duen substantzia, monoxidoa eta karbono dioxidoa izan ezik. - Materia organikoa
Karbonoa osagai nagusitzat duen substantzia, eta izaki bizidunen eraketan parte hartzen duena. - Mitokondria
Zelula eukariotoetan energia lortzeaz arduratzen diren organuluak. - Neurona
Gure nerbio sistema osatzen duten zelula oso espezializatuak dira. Interkonektatuta daude, beraien bitartez nerbio inpultsoak ibil daitezen. Zelula hauen kopurua, gure garapenak irauten duen bitartean gehituz doa. Beraien arteko Interkonexio kopurua bizi osoan gehituz joan daiteke, intelektualki bizirik mantentzen bagara. - Padurak
Itsasoak sarritan urpean uzten dituen lur eremu handiek osatzen dituzten ekosistema urtarrak. - Prokariotoak
Zelula prokariotoek ez daukate mintzez mugatutako konpartimenturik. Hauetan burutzen dira erreakzio zelularrak. - Prozesu ebolutiboa
Charles Darwin-ek egindako espezien eboluzioaren teoriaren arabera, izaki bizidunen eboluzioa mailaz maila gertatzen da; ingurumenera moldatzeko eran oinarritzen da hautespen naturalaren bidez, hots, trebeenek eta hoberen moldatzen direnek irauten dute bizirik. - Sarrioa
Ahuntz handi baten tamainako antilopea da; bere adarrak lauak eta zuzenak dira, bukaeran amu itxura eta geruza iluna dutenak. Alpeetan eta Pirinioetan bizi da. - Shocka
Fisiologian, odoleko zirkulazio gabeziaren egoera. Bihotzak, gorputzeko organo nagusietara iritsi ahal izateko beharrezko presioan bolumen egokia ponpatzeko duen ezintasunaren emaitza da. - Ugalketa asexuala
Ugalketa asexualean, sortutako indibiduo berriaren zelulek bere progenitorearen hornidura kromosomiko eta genoma berberak dituzte. - Zelula haploide
Kromosoma-joko bakarra duen zelula. Animaliek, salbuespen arraroetan izan ezik, zelula haploide mota bakarra izaten dute: gametoak. Beste guztiak diploideak izaten dira, hau da, bi kromosoma serie berdin izaten dituzte.
