BIOLOGIA

«« Itzuli

Zientzia museoak

Londresko Historia Naturaleko museoa

Londresko Historia Naturaleko museoa

2001/01/01

Museo hau XVIII. mendearen erdialdean sortu zen Bloomsbury-n. British Museum-en zuen egoitza Sir Hans Sloane (1660-1753) sendagile londrestar ospetsuaren bildumak. Gauza asko zituen: Ameriketatik ekarritako suge-larru lehortuak, landare lehortuak, animalien eta gizakien eskeletoak, antzinateko tresnak, etab. Jabearentzat bere bizitzako lana zen hura. Bera hiltzen zenean bildumari gertatuko zitzaionaz kezkaturik, testamentuan eskatu zuen bilduma ez sakabanatzeko eta Londres inguruan mantentzeko, eta Ingalaterrako errege-erreginei eskaintzen zien, bizi zituen bere bi alabentzako 20.000 liberaren truke. Sloane hil zenean baldintza horiek onartu egin zituzten. Hau 1753an gertatu zen. Hurrengo ehun urtetan zehar, bilduma handitu egin zen, hainbat erosketa eginez biltzaile pribatu, bidaiari eta esploratzaileei. Hauetan garrantzitsuena, agian, Cook kapitainarekin Endeavour itsasontzian 1768an joan zen Sir Joseph Banks-ek ekarritako landare-bilduma izango zen. 1856an museoaren arduradunek leku gehiago eskatu zuten eta horren ondorioz lur bat erosi zuten eraikin berri bat egiteko South Kensington-en. Leku-aldaketa 1880an hasi zen eta hiru urte iraun zuen. 1963an Historia Naturaleko Museoak bere nortasun propioa hartu zuen. 1986an aldameneko eraikinean dagoen Geologia Museoa bereganatu zuen eta 1988an bi eraikinak lotzen dituen galeria berria eraiki zuten. Orain hiru atal ditu museoak: bizitzaren galeriak, geologia-bildumak eta Lurraren galeriak.