BIOLOGIA

«« Itzuli

Zientzia museoak

Gizakiaren eta zientziaren museoa Johannesburg-en

Gizakiaren eta zientziaren museoa Johannesburg-en

2001/01/01

Museo honetan sartu bezain laster, sabaitik esekita dauden zaldi- eta asto-isatsak, ostruka-buru disekatuak, mandrilak tripak aterata eta tximino baltsamatuak ikus daitezke. Beste leku batean animalia basatien larruak daude. Zergatik daude, ordea, gauza horiek denak han? Afrikako medikuntza tradizionalean erremedioak prestatzeko erabiltzen zirelako. Horrezaz gainera, 3.500 mota desberdinetako sendabelarrak eta erritualetan erabiltzekoak ere badaude.