«« Itzuli
Zientzia museoak
Pastaren museoa Erroman

2001/01/01
Erroman, Fontana di Trevi-tik hurbil, bada museo berezi bat haurrei asko gustatzen zaiena: Italiako sukaldaritzaren ardatza den pastarena. Museo honetan, pasta janaria den aldetik aurkezteaz gain, ekoizpena urratsez urrats ere aurkezten da: garitik irina nola lortzen den, pasta nola egiten den, zer makina erabiltzen diren hainbat forma emateko, etab. ikusten da bertan.
