BIOLOGIA

«« Itzuli

Zientzia museoak

Valentziako Arte eta Zientzien Hiriko Zientzia-Museoa

Valentziako Arte eta Zientzien Hiriko Zientzia-Museoa

2001/01/01

Arteen eta Zientzien Hiria antzina Turia ibaiaren ibilgua zen leku batean dagoen 350.000 m2-ko parke bat da. Lau eraikin eder ditu: hiru Santiago Calatrava-renak (L' Hemisfèric, Museu de las Ciències Príncipe Felipe eta Palau de les Arts) eta laugarrena Felix Candela-rena (L?Oceanogràfic). 1988an ireki zen Hemisferioak hiru ikuskizun desberdin eskaintzen ditu bere 900 m2-ko pantaila erraldoian: Planetariuma, IMAX formatuko zinema eta Laserium ikusentzunezko ikuskizuna. Príncipe Felipe Zientzia-Museoa 2000. urtean inauguratu zen. Ozeanografikoak 80.000 m2 ditu, beirazko tunelekin eta itsasertz artifizialekin. Bertan, marrazotatik hasi eta dortokatarainoko mota guztietako itsas animaliak ikus daitezke. Baditu, gainera, urpeko jatetxe bat, iturri zibernetikoa ikusentzunezko ikuskizunak eskaintzeko, izurdeak, orkak, arrainei jaten emateko lekuak, arrainak ukitzeko lekuak, etab.