«« Itzuli
Zientzia museoak
Boston-go Zientzia-Museoa

2001/01/01
1830ean Boston-go Historia Naturaleko Elkartea sortu zuten eta denboraldi bat irauten zuten hainbat erakusketa egin zituzten 1864 arte. Urte horretan eraikin bat ireki zuten. II. Mundu Gerraren ondoren, eraikin hori saldu eta orain Zientzia-Parkea deritzonera aldatu zen museoa. 1951an ireki zituen ateak museo berriak, zientzia guztiak hartzeko asmoz. 1958an planetarioa jarri zuten eta 1968an beste hegal bat erantsi zioten eraikinari. 1980an MITek emandako 2,5 milioi volt-eko tentsioa sortzeko Van de Graaf sorgailua jarri zuten erakusgai. Zine-areto aurreratu bat ere badute bost solairuko altuera duen pantaila erraldoi batekin.
