«« Itzuli
Zientzia museoak
Donostiako Zientziaren Kutxagunea

2001/01/01
Zientziaren Kutxagunea Donostiako Miramon Teknologia-Parkean dago. Hiritarrei zientziaren eta teknologiaren mundura hurbiltzen laguntzeko xedea du. Bertan jakintza esperimentala ulertzen laguntzen duten hainbat baliabide daude. Bisitaria ez da ikusle hutsa, baizik eta saiakuntzak egiteko aukera ematen zaio. Erakusketa iraunkorrak 150 esperimentu baino gehiago eskaintzen ditu. Gainera baditu planetariuma eta astronomia-behatokia ere. Baditu Lurrari, Mekanikari, Optikari, giza pertzepzioari, materialei, elektrizitateari, magnetismoari eta sistema kaotikoei eskainitako sailak. Informazio-teknologiek ere badute beren lekua.
