«« Volver
Los mejillones, indicadores de contaminación en nuestros puertos

2008/07/30
Euskal Herriko Unibertsitateko ikertzaile talde batek inguruko portuetako uraren kalitatea aztertzeko sistema berezia jarri du martxan. Ez dute tresna edo makinarik erabiltzen laginak hartzeko, muskuiluez baliatzen dira.
Gauzak horrela, muskuilu garbiak portuko hainbat tokitan kokatzen dituzte. Hilabete geroago, muskuiluak bildu eta metatu dituzten kutsatzaileak aztertzen dituzte.
Pasaia, Bilbo eta Vigoko portuetan dihardute azterketa egiten. Orain urtebete hasi zen eta beste bi urte iraungo du.
Azterketa oraindik ez da amaitu, baina ikertzaile taldeak dagoeneko badu behin-behineko ondorio bat. Portuetako urak kutsatuta daude. Neurriak hartzeko, ordea, azterketa amaitu arte itxaron beharko da.(Foto: www.novafish.cl)
