LITERATURA VASCA

Hegaz egin nahi zuen kokodriloa

Bazegoen behin kokodrilo bat bere ibaian atsedena hartzen eta bapatean, txorien ilada luze-luze bat ikusi eta pentsatu zuen:

- Nola nahiko nuke nik ere horrela, zeruan hegaz ibili eta haize freskoa hartu...

Baina bazekienez ezinezkoa zela beste gauza batzutan pentsatzen hasi zen.

Hurrengo goizean ibaitik zebilela buelta bat ematen gizon bat hurreratu zitzaion esanez:

- Atzo ikusi zintudan, txori batzuei begira eta pentsatu nuen hegaz egitea nahiko zenuela.

- Bai, nahi dut baina... - esan zion kokodriloak aurpegi tristearekin.

- Ba, nik badaukat horrentzako irtenbidea: nik poltsikoan daukadan pozoina emango dizut eta hegaz egingo duzu.

Kokodriloa ez zen fidatzen askorik, baina pozoina hartu egin zuen.

Gau hartan zerbait arraroa gertatu zitzaion kokodriloari luma bi hasi zitzaizkion.

Ordutik aurrera kokodrilo hark egaz egin zuen.

Remitente: Nerea (11 urte, Lekeitio).2008/01/23 08:46:13.229 GMT+1
Etiquetas: | Enlace permanente | Comentarios (0)

Envía un comentario





The CAPTCHA image

Introduzca las letras que se ven en la imagen, en el siguiente campo de texto