LITERATURA VASCA

«« Volver

Jose Maria Agirre "Xabier Lizardi" (1896-1933)

Primo de Riveraren diktadura eta euskal kultura

Espainian XX. mendea krisialdi ekonomiko sakonarekin eta ezengonkortasun politiko larriarekin hasi zen. 1923an Miguel Primo de Rivera jeneralak estatu-kolpe batez agintea hartu zuen eta 1930 arte iraun zuen diktadura militarra ezarri zuen. Urte horretan dimisioa aurkeztu zion erregeari, Parisera aldatu zen eta han hil zen. Gobernu-buru Berenguer jenerala jarri zen eta geroxeago Aznar almirantea.

Primo de Riveraren ideologiak zituen bi ardatz nagusiak nazionalismo espainiarra eta katolizismoa ziren.

1924ko otsaileko dekretu batek Espainiaren batasunaren kontrako edo erlijio katolikoarentzat iraingarriak ziren doktrinak bere ikasleei irakasten zien maisu oro kargurik gabe uztea agintzen zuen. Hori baino urrunago zihoan 1925eko urriaren 13ko Errege-Agindua, hauxe baitzion: "espainieraz bestelako hizkuntza batean idatzitako libururik balego edo Aberriaren batasunaren aurkako doktrinak edo joerak leuzkatenak edo erregimen sozialaren oinarrien aurkakoak, haurren eskuetatik erretiraraziko dituzte berehala eta maisuari espedientea irekiko diote."

Primo de Riveraren diktadurak bortizki jazarri zituen nazionalismoak: egoitzak ixtea, isunak, erbesteratzeak, etab. izan ziren. Nazionalismoa deabruaren pare jartzen zen eta espainiera hizkuntza ofizial bakarra izendatu zuten.