ESKOLA LAGUNTZA

Erakuts iezaiezu beren ingurua: Euskal Herriko Natur Parkeak

Euskadi industria-garapen handiko lurraldea izan arren, oraindik ere benetako paradisu naturalak gordetzen ditu, besteak beste, Valderejo eta Urkiolako natur parkeak eta Urdaibaiko Biosferaren Erreserba, Gernikako itsasadarraren inguruko toki magikoa.

  • Bizkaian naturaren altxor bat dago, Urdaibaiko Biosferaren Erreserba, Euskadiko toki paregabea. Oiz mendiaren magalean Oka ibaia jaiotzen da; ibai hori, Gernikatik aurrera, itsasadar bihurtzen da, eta 12 kilometro egiten ditu itsasoratu arte. Bere bokalean padura zoragarriak dituen estuarioa osatzen du. Bisita egin baino lehen dei ezazu Urdaibaiko Biosferaren Erreserbaren Patronatura (telefono-zenbakia: 946 257125), eta ibilbideei buruzko informazio guztia jasoko duzu. Informazio gehiago nahi baduzu, bisita ezazu Patronaturaren web orria.
  • Valderejoko Natur Parkea Arabako mendebaldeko zonaldean aurkitzen da.1992an izendatu zuten Natur Parkea. Parkean zehar ibili ahala, baso mota ugari topatuko duzu: pagadiak, artadiak, pinudiak eta erkametzak. Baina interesgarriena, Vallegrull mendigunea eta Puron ibaiaz gain, leku honetan bizi den fauna anitza da: sai arreak, basurdeak, azeriak, belatzak, arranoak, basakatuak eta otsoak. Informazioa jasotzeko, Valderejoko Parkeko telefono zenbakia duzu: 94 7566091. Zehaztasunen berri eduki nahi izanez gero, bisita ezazu bere web orria.
  • Urkiolako Natur Parkeak bere baitan Aramotz mendizerraren lur altuenak hartzen ditu. Paisaia malkartsua eratzen duten kareharrizko lurrez osatuta dago; eta bertan, harkaiztegiak eta larreak nagusitzen dira gune garaietan, eta behealdean, pinudi, artadi eta pagadiak. Era askotako erakargarritasunak dituzte Urkiolako gailurrek: kobak (Marirena, Bolinkoba, Gentilkoba, Batzola...), eskalada eta mendi ibilaldiak praktikatzeko aukera, eta Urkiolako Santutegirako erromesaldia. 1989an Eusko Jaurlaritzak Natur Parke izendatu zuen dekretu bidez. Urkiola bisita ezazu sarean.

Informazio gehiago

Urdaibai

1984an UNESCOk Biosferaren Erreserba titulua eman zion bere garrantziagatik, Europako iparraldetik datozen hegazti migratzaileek (brantak, eiderak edo zerrak) hemen baitute beren hezegunea eta negua igarotzeko tokia. Horiez gain, artadi zabala eta gurbitzak daude, eta paduretan itsas ihiak, lezka, itsas espartina eta abar ikusiko dituzu.