Bisita itzazu gure museoak
- LINK: Kanpo loturak (1)
Gaur egun museo gehienek jarduera ugari prestatzen dituzte familiarentzat. Gure museo ezagunenetako hiru eskaintzen dizkizuegu: Aquariuma, Arte Garaikideko Euskal Museoa (Artium) eta Guggenheim Bilbao Museoa.
- Aquariuma 1928an zabaldu zen, Gipuzkoako Ozeanografia Elkartearen ekimenez. Gaur egun, birmoldatu berria da, akuario moderno hau teknologia berritzaileenekin hornituz. Ozeanarioak, ur azpiko kristalezko tunel handiak, tiburoien artean igarotzea eta itsas hondotik lasaitasunez ibiltzea ahalbidetzen du.
- Zure seme-alabekin bisita gidatua egin nahi baduzu, erreserba egiteko dei ezazu 943 440 099 telefono zenbakira 9:00etatik 17:00etara. Aquariuma sarean.
- Arte Garaikidearen Euskal Museoa, Artium izenaz ezagunagoa, Gasteizko Erdi Aroko gunean eraiki zuten. Bere bilduma Arabako Foru Aldundiaren fondoek osatzen dute. 1600 artelan ditu eta txandaka erakusten dira, aldi baterako erakusketekin batera.
- Bizkaian, Nerbioi itsasadarraren parean Guggenheim Bilbao Museoa dago. Frank O. Serhy iparamerikar arkitektoak diseinatu zuen, eta oso harrera ona izan du zabaldu zenetik.
- Guggenheim Museoan familiarentzako jarduerak ere badaude. Igandeetan, 12:00etatik 13:00etara bisita gidatuak daude 6 eta 11 urte bitarteko haurrak dituzten familientzat. Umeek, bilduma iraunkorra edo aldi baterako erakusketaren bat ikusi ondoren, sormen jarduera bat izaten dute Museoaren Atarian. Larunbatetan bisita-lantegiak daude; bertan haurrek beren artelana sortzen dute artista baten eskutik, eta beren kabuz ibili nahi dutenentzat badira familiarentzako jarduerak egiteko gida didaktikoak...
Donostiako Aquariuma
Ukipen-akuario bat dago, ibai tropikaletik, Karibeko arrezifeetatik eta itsas sakonetatik datozen espezie desberdinak ukitzeko prestatuta dagoena.
Artium
Museoan familiari eskainitako programak daude. Lehenengoak Abenturak guztiontzat du izena, eta haur zein helduek miatu, aurkitu eta dibertitu egiten dira hainbat ibilbide dinamikotan. Kontaidazu programan partaideek beren irudimena aske uzten dute obrak bilatuz, istorioak asmatuz... eta, azkenik, Artium txikia programan txikienek arte garaikidea ezagutzen dute, elkarrizketa arina izan ondoren, plastika-adierazpeneko lantegia eginez. Lantegiak larunbat edo igandeetan egiten dira, goizeko 12:00etatik aurrera.
