Euskal musika
Zure seme-alabak beharbada musikarako eginak daude, edo agian belarri gogorra dute, baina, edozein eratara, gogora ezazu zenbat eta gehiago ezagutu eta ikasi gai bat, orduan eta gustukoagoa duzula. Beraz, eraman itzazu jarraian proposatzen dizkizugun jardueretakoren batera.
Euskadiko Orkestra Sinfonikoak hainbat musika-jarduera eskaintzen ditu bere Miramoneko egoitzan: "Miramoneko eguerdiak", orkestra bereko talde txikien emanaldiak, eta kontzertu didaktikoak Donostian eta Gasteizen. Donostiako kontzertuak Miramon eta Kursaalen egiten dira, eta Gasteizkoak Principal Antzokian. Informazioa jasotzeko ikus ezazu: Euskadiko orkestra sinfonikoaren web orria
Donostiako Orfeoia sortu zenetik, 1897 urtean, euskal kanta gordetzea eta zabaltzea izan du helburu nagusi. Horretarako, koru-talde bezala egindako interpretazioez gain, pieza polifonikoak, opera, zartzuela edo herriko musika egiten du eta 2000 urtetik aurrera Donostiako Orfeoia-UPV/EHV Saria ematen du. Haurrentzako musika-lantegi bat ere badu (Antxon Ayestaran lantegia) haurretan musika ahalmena piztu nahi duena.
Azkenik, Orfeoi Txikia dago; bere helburua musika korala eta Orfeoiaren jarraipena sustatzea da. 10-12 urte bitarteko umeek koral-saioak egiten dituzte, eta hiriko hainbat ekitalditan hartzen dute parte, esate baterako abuztuko Andre Maria eguneko mezan eta salbean, Koruko Andre Mariaren Basilikan.
Kursaal auditorio eta batzar jauregia ezagutzera eman ditzakezu. Jauregi hau Europako Batasunaren barruan onenetariko bat dela uste da. Bestalde, ikusgarria da Euskalduna Jauregia Bilbon.
