ESKOLA LAGUNTZA

Telebista adizioari aurre egiteko moduak

Telebista ikustea denbora-pasa garrantzitsuenetako bat da, ume eta nerabeen bizitzan eragin handia duena. Hauetako askok, eskola bukatzen dutenean, denbora gehiago eman dute telebista ikusten geletan baino… Batzuetan, seme-alabentzako "umezainik" onena bihurtzen da telebista, tarte baterako paretik kentzeko modua baitakarkie gurasoei.

Umeek telebistaren aurrean ematen duten denbora guztia beste jarduera garrantzitsuei kentzen diete, esate baterako: irakurmena, jolasa, etxeko lanak, beren familiarekin eta lagunekin dituzten harremanak. Telebistarik? Bai, baina muga batzuekin.

  • Adin bakoitzerako programazio egokia aukeratzea. Kontuan izan behar dugu oraindik helduak ez direla eta kanpoko eraginek betiko markatzen dituztela. Otordu laster eta edari alkoholdunen iragarkiek, ahalik eta ahalegin txikienarekin eta gorputz eder baten bidez denetarik lortzen duten neska-mutilez beterik, erasan egin diezaiekete, estereotipo horiek arruntak direla pentsatzeraino.
  • Umeak kontzientziatzea, horren eraginpean gera ez daitezen eta telebistak beharrezkotzat iragartzen duen guztia erosi nahi izan ez dezaten, hau da, kontsumismoan ez erortzea.