ESKOLA LAGUNTZA

Sexuari aurre egiteko moduak

Gure seme-alabekin sexuari buruz berba egiten hastea ez da erraza. Normalean beti txikiegiak edo heldugabeegiak direla iruditzen zaigu, eta ez gara konturatzen jaiotzen diren egunetik gai honi buruz etengabe hitz egiten den gizarte batean bizi direla, bai publizitatearen bidez, bai telebista edo lagunen bidez.

Naturaltasunez berba egitea, entzutea eta haiekin batera hausnartzea, gaiari ekiteko modu egokiak dira. Gai hauei buruz hitz egitea garrantzitsua da.

  • Sexuaren desmitifikazioa jadanik haurtzarotik hasi behar da, haien galdera eta zalantzei argi eta laburki erantzuten. Jadanik sexua ez da gai tabua.

    Galdetzen dizutena bakarrik erantzun ezazu, ez iezaiezu informazio gehiegi eman horren beharrik ez badute edo ulertzeko gai ez badira, pixkanaka beteko dizkiezu hutsuneak. Horrela lortuko duzu haien gurasoengan konfiantza izatea eta, aurrerantzean, berezko modu naturalean galdetzea.

  • Adoleszentzia eta sexua. Ikerlanen arabera, ongi informatutako nerabe batek jokabide zuhurragoa izango du bere portaera sexualean.

    Galde iezaiezu, baina haien erantzuna ere entzun eta haien iritzia errespeta ezazu. Haiekin ados ez bazaude, ondoren azaldu iezazkiozu zure jarreraren arrazoiak, baina nola edo hala ezartzen saiatu gabe, lortuko zenukeen gauza bakarra haien arbuioa izango litzatekeelako.

  • Naturala izan zaitez. Egiten dizuten galderaren bat erantzuten ez badakizu, esaiozu lasai, eta guztia azalduko diozula zin egiozu.

Adoleszentzia eta sexua

 

Seme-alabak adoleszentziara heltzen direnean jadanik guztia dakitela uste dute. Preserbatiboak, bortxaketak, jaiotza-kontrola, sexu-jarrerak, prostitutak. Sarritan hitz egiten dute gai hauei buruz, eta gurasoei berandu heldu garela iruditzen zaigu.

Susmo hori baduzu ere, ez etsi. Haien lagunek ematen dieten informazioa alde batekoa eta egiaztatu gabekoa izaten da, gehienek gaiaren entzuera baino ez dute (gogora ezazu haien adina zenuenean zuri gertatzen zitzaizuna).

Ez itzazu sekulakoak egin haiekin hitz egiteko: "gai serio bati buruz hitz egin behar dut zurekin, zatoz nire logelara eta itxi ezazu atea, lasai egon ahal izateko". Aprobetxa ezazu egunak ematen dizun edozein aukera gaiari ekiteko. Edozein momentu izan daiteke haiekin hitz egiteko egokia!